[go: up one dir, main page]

Epitomea (grezieraz ἐπιτομή epitome, "gainetik moztu") lan luze baten laburpena da, funtsezkoena deskribatzen duena. Epitomeen garrantzia gaur egungo historiografiarentzako, kasu askotan, galdutako lanen edukiaren zirriborro bat ezagutzea ahalbidetzean dago.

Erregistratuko lehen epitomea, K.a. IV. mendean egin zuen Teoponpo Kiosekoa historialariak, eta Herodotoren Historiak laburtzen zituen. Beste epitome ospetsu batzuen artean, Ponpeio Trogoren Istorio Filipikoena dago, Juniano Justino historialari erromatarrarena, Miriobilion edo Liburutegia deitua, Foziorena, epitome bilduma.

Antzinako Egiptoren historiaren ezagutzarako, garrantzi handikoak izan ziren Manetonen Aigyptiaka izeneko galdutako laneko epitomeak, baina partzialki kopiatua Flavio Josefo, Julio Sexto Afrikano, Eusebio Zesareakoa eta Sinzelo fraidearen testuetan, faraoien historia dinastietan banatzearen jatorria. Mendeetan zehar, epitome hauek, Herodoto eta beste egile greziar batzuen istorioekin batera, egiptoar munduko informazio iturri bakarrak izan ziren. Jean-François Champollioni esker, hieroglifo idazkera berriz irakurri, eta papiro eta baxuerliebeetako jatorrizko testuetan, bere kultura dizdiratsuaren benetako historia deskubritu ahal izan zen.

Kanpo estekak

aldatu