[go: up one dir, main page]

Emakumearen emantzipazioa

Emakumearen emantzipazioa (edo emakumeen askapena) historiografiak, soziologiak, antropologiak eta beste gizarte-zientzia batzuek erabiltzen duten kontzeptu bat da, zeinen bidez izendatzen baita emakumeek legeetan, politikan, lanaren munduan, gizartean, familian eta pertsona mailan ere tradizionalki ukatua izan duten berdintasuna aldarrikatzeko eta, hainbat kasutan, lortzeko prozesu historikoa, patriarkatuak emakumeak izateagatik haien gainean ezarritako zapalkuntzatik askatzeko helburua izan duena eta oraindik ere baduena.

1943ko Rosie errematxatzailearen poster bat, mugimendu feministak 80ko hamarkadan bere sinboloetako bat bezala hartutakoa.

Emakumeari begiratzen dioten ikerketek “genero-ikasketak” izena dute, ingelesezko gender studies delakoaren bidetik.[1]

Emakumearen emantzipazioaren historia

aldatu

Emakumearen emantzipazioa edo emakumearen askapena deitu izan zaio Aro Garaikidean gertatu den prozesu historiko edo gizarte mugimendu honi, zeinak XVIII. mende amaieratik, Frantziako Iraultzatik aurrera, emakumeen eskubideen aldarrikapena proposatu duen, bai eta sexuen eskubide-berdintasunaren aldarrikapena; aldarrikapen horrek emakume-kondizioaren emantzipazio edo askapena esan nahi du, historian zehar zibilizazio guztietan menpekotasunean egon baita.

Emakumeen eskubide politikoen aldeko borroka 1789ko Frantziako Iraultzan hasi zen, arrakasta handirik gabe; protagonistek salatu zuten gizonezkoei bakarrik zegozkiela askatasuna, berdintasuna eta senidetasuna, emakumeei ez. Protesta nabarmenena egin zuena Olympe de Gouges izan zen, 1791n Emakumearen eta Emakumezko Herritarraren Eskubideen Adierazpena idatzi zuena, Gizonaren eta Herritarraren Eskubideen Adierazpena onartu eta bi urtera. Gougesek idatzitako dokumentuak gizonezkoek zituzten eskubide politiko berberak, -besteak beste sufragioa- aldarrikatzen zituen emakumearentzat. Emakumeak heriotza-zigorrera kondenatuak izan bazitezkeen, kargu publikoetan aritzeko eskubidea ere izan behar zuten. Haren ahaleginak ez zuen arrakastarik izan; Iraultzak sortutako izu-zurrunbiloan, De Gouges gillotinatu egin zuten. Eta urte batzuk geroago, Napoleonek, bere legegintza-kodean, gizonaren nagusitasun are gordinago baten mende jarriko zuen emakumea.[2][3]

Emantzipazio femeninoaren prozesuak

aldatu

Mary Nashen "Identidades de género, mecanismos de subalternidad y procesos de emancipación femenina"-ren arabera urteetan zehar emakumeek garatutako dinamika sozialen bitartez, ezarritako genero arauen mugak zalantzatan jarri dituzte. Emakumeen erresistentzia prozesuek eta espazio askeen lorpenak diskurtsoetako genero inplizituaren birnegoziazioa eragin du, baita generoaren irudipen kulturala ere. Horrez gain, emakumeari egokitu zaion identitatearen berresanahia eragin du, zein feminitatea bazterkeria terminoetan eraikia izan den, derrigorrezko ugalketa eta amatasunean, eta besteenganako zaintzan hain zuzen ere.[4]

Mundu garaikidean

aldatu

XIX. mendeko Mary Nashen ikasketen ondorioz “Emakumeak mundu garaikidean” artikuluan​ eta XX. mendeko lehenengo hamarkadetan emakumearen egoera mugatua zen, murrizketa eta eragozpen batzuengatik, zeintzuk emakumezkoaren aukera kultural, politiko, laboral, soziala eta pertsonalak mugatzen zituzten. Bere baldintza soziala desberdintasun politikoarengatik, hezkuntza desberdintasunagatik, legezko diskriminazioan oinarritutako menderakuntzagatik eta lanbide-segregazioarengatik bereizi egin zen (desberdintasuna oraindik jarraitzen du). Emakumeen ibilbidea baldintzatua geratu zen; nagusitasun maskulinoaren indartzea helburu duen genero sistema batengatik, lanaren banaketa sexuala eta ekintza femeninoen murrizketagatik etxe-eremuan. Legeen bitarteko kontrol sozial formalaren mekanismoek eta informalaren barruan kokatzen diren kodigo kulturalek botere maskulinoa goraipatzen duen arau sozialak formulatzen zituzten.[5]

Emakumeen sufragioa

aldatu

XIX. mendeko bukaeran emakumeen sufragioa lortu zen eta horrek XX. mendeko feminismoari hasiera eman zion. Azken honen helburua, genero berdintasuna eremu orotan bilakatu zen. Borroka horrekin jarraituz, NBE-k 1975. urtea Emakumeen Nazioarteko Urtea deklaratu zuen. Herrialde gehienek urte horretarako legezko berdintasuna ezarri zuten, Espainan aldiz, 1978ko Konstituzioarekin batera eman zen.

XX. mendearen bukaeratik, feminismoaren helburua emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzea da, horretarako hainbat politika aktibo planteatzen dira, diskriminazio positiboa esate baterako.

Emakumeen lan eransketa, bizi itxaropena eta jaiotza-tasa

aldatu

Jaiotza-tasa baxuaren eta bizi-itxaropenaren handitzearen arteko harremana

aldatu

Emakumeak, Lehenengo Mundu Gerrarekin batera, ordaindutako lanera sartu egin ziren, momentu horretara arte soilik gizonezkoen mundua zena. Bigarren Mundu Gerran fenomeno hori areagotu egin zen, izan ere, gizonezko langileak frontera eramaten zituzten eta beraz, emakumeen esku geratzen ziren lanpostu horiek. Errenta propio bat izateak, autonomia handia eskaini egin zien emakumeei. Gainera, aldi berean, hezkuntza maila handitu egin zen, berdintasuna aldarrikatzen zen, metodo antikontzeptiboak zabaldu egin ziren eta ugalketa kontrolatzen hasi zen. Horrekin guztiarekin, bizi-itxaropenak gorakada handia izan zuen.[6]

Horren harira, harreman handia sortzen da emakumeen laneratze eta jaiotza-tasaren artean. Baita elektrodomestikoen salmentaren igoera bat eman zen ere, etxeko-lanei denbora gutxiago eskaintzeko aukera lortuz.[7][8]

Lan-merkatuan aldaketak

aldatu

Ekonomia, produkzioa, finantziazio internazionala eta abarrek eragin dute aldaketa tekniko-zientifiko handiak mundu mailan, zeinen ondorioz lan eskaintzak guztiz aldatu diren.

Gaur egun, enpresa modelo ezberdinen beharra dago, zeintzuk gai izan behar diren ahalik eta gastu finko txikiena lortzen, baita oso balioanitzak izaten ere. Helburu nagusia, eskari baxua dagoen momentuetan, enpresari ahalik eta gaitz txikiena egitean datza, hau da, denboraldiko langileak izatea, eta modu horretan, eskariaren araberako langile kopurua moldatzen da. Lan merkatuko dibertsifikazioa progresiboak eta merkatuko zenbait behar asetzeko espezializazioa behar izateak, lan mundura sartzeko aukera ematen ari die emakumeei:

  • Emakumeen konpetentzia profesionalaren handitzea
  • Emakumeek haiek aukeratzen dituzte garapen profesional handia dituzten graduak
  • Emakumeen profesionaltasuna onartzen da, ez bakarrik lanpostu ez-kualifikatuetan[9]

Emakumeen kualifikazio aldaketak

aldatu

Emakumeen lanera sartzea ahalbidetu izan duten aldaketekin batera, oso garapen handia eman da emakumeen kualifikazioan, ondorengo aspektuekin harremana dutenak:

  • Goi mailako hezkuntzara sartzea.
  • Haien ezagutza profesionalaren handitzea, espezializazioaren bidez.
  • Etengabeko hezkuntza (okupazionala, nagusiena…).
  • Esperientzia handitzea, lan munduan emakume gehiago egotearen ondorioz.

Emakumeen presentzia unibertsitateetan oso txikia zen, eta zenbait fakultateetan ia hutsala. Baina azken hamarkadetan, emakumeen sarrera goi mailako hezkuntzara masiboa izan da eta gaur egun, ikasleen erdiak emakumeak dira. Ezberdintasun nabarmen bat baino ez da aurkitzen: goi mailako eskola-teknikoan emakumeen presentzia oso txikia da (ingeniaritza eta teknologia arloan).[10]

Emakumeen eskubideen historia

aldatu

300.000 urteko eskubide berdintasuna

aldatu

Gizakiaren historiaren zati handienean, 300.000 bat urtez, emakumea eta gizona pareko izan dira eskubidez.[11][12] Gizarte sutsuki berdinzaleak ziren, bereizkeria guztien aurkakoak, bereizkeria sexista barne.[13] Nekazaritzak ekarri zuen luzaroko berdintasun hura haustea,[11][12] duela 10.000 bat urte Ekialde Hurbilean, berrikiago beste tokietan (Euskal Herrian, duela 4.000 bat urte), eta oraindik ere berdintasun horretan bizi dira gaur egungo ehiztari-biltzaileen gizarte bakanak.[11][12]

Antzinako kulturak

aldatu

Nekazaritzaren etorrerak hierarkiak ekarri ditu giza komunitateetan, besteak beste sexuen arteko hierarkia. Hala, bada, kultura askotan gizonezkoen menpe dira emakumeak. Hala ere, badira salbuespenak: esaterako, Nigeriako kultura batean[erreferentzia behar] ehiza egin ahal zuten, eta baliabideen banaketa kontrola zezaketen; eta Antzinako Egipton, emakumezko agintariak zituzten, Kleopatra adibidez.

Erdi Aroa

aldatu

Erdi Aroan, emakumeak familiarentzat dirua irabazten hasi ziren.

Europa, XVIII. eta XIX. mendeetan

aldatu

XVIII. mendearen bukaeran eta XIX. mende osoan zehar, eskubideek, kontzeptu eta eskakizun moduan, indar politiko, sozial eta filosofiko handia hartu zuten. Garai hartan sortutako mugimenduek, erlijio askatasuna, morroien desagerpena, emakumeen eskubideak, jabetzarik ez zeukatenen eskubideak eta sufragio unibertsala aldarrikatzen zuten.

XVIII. mendean emakumeen eskubideen aldarrikapena Frantziako eta Britainia Handiko debate politikoen erdigune bilakatu zen. Ilustrazioko pentsalariek, demokraziaren printzipioak defendatu zituzten, berdintasuna batetik, eta pribilegiodun gutxi batzuk ez agintzeak bestetik. Adibidez, Jean Jacques Rousseauk gizonei men egitea emakumeen izadian zegoela pentsatzen zuen. Horren inguruan ondorengoa idatzi zuen:

“Emakumeek txarto jokatzen dute lege desberdintasunaren inguruan kexatzerako orduan, izan ere, hau ez da gizonezkoek egindakoa, edo aurreiritzi baten ondorioa, baizik eta arrazoimenarena”.

1791an Olympe de Gouges politikari eta dramagile emakumeak Emakumeen Eskubideen Aldarrikapena argitaratu zuen, Gizonezkoen Eskubideen Aldarrikapena oinarri gisa harturik.

Mary Wollstonecraft britainiar idazle eta filosofoak, Emakumeen Eskubideen Mendekua publikatu zuen 1792an, eta honetan emakumeek jasotzen zuten hezkuntzaren ondorioz, haien etorkizuneko itxaropen-mugatuak salatzen zituen. Wollstonecraftek, presio handia egin zuen aukera berdintasuna lortzeko, eta horren harira emakumeen hezkuntza eta eskubideak pertsona ororentzat aldarrikatu zituen. Aldi berean, Damaria Cudworth eta Catalina Macaulayrekin batera emakumeek, gizonak bezala, izaki arrazionalak eta moralak izanik, aukera berdinak izan beharko luketela defendatu zuten. 1869an egindako entseguan, John Stuart Millek, honela definitu zuen emakumeen egoera Britania Handian: «Etengabe esaten da, kristautasuna eta zibilizazioak, emakumeak galduta zituen eskubideak eskaini dizkiotela. Hala ere, emakumeak euren senarren esklabo dira, baita legeei dagokionez ere.»

Bitartean, Millek, parlamentuaren parte zena, emakumeek bozkatzearen alde egin zuen, eta erreformako bigarren legean “gizon” hitzaren ordez “pertsona” hitza idaztea proposatu zuen. Baina bertan behera geratu zen; 76 boto alde, eta 196 boto kontra. Une hartan oso onarpen txikia izan zuen, baina emakumeen eskubideen aldeko borrokaren muin bihurtu zen sufragio femeninoa Britainia Handian XX. mendearen hasieran. Sufragioaz gain, emakumeek jabetzarako eskubiderik ez zuten, eta horrek gizonei eskaintzen zien jaraunspenak edo ezkontzako jabetza XIX. mendea arte. Azkenik, 1918an Millicent Fawcett eta Emmeline Pankhurstek egindako emakumeen sufragioaren aldeko kanpaina publiko baten ondorioz, 30 urte baino gehiagoko emakumeek sufragioa izateko legea egin zen.

Hego Amerika, XVIII. mendetik gaur egunera arte

aldatu

XVIII. mendean, Juana Inés de la Cruzen testuetan, garai hartarako “iraultzaileak” ziren feministak ageri dira, zeintzuk botere kolonialei lekua kendu zieten. Frida Kahlo artista ere aritu zen borroka horretan, irudi guztiz iraultzailearekin. Karibe Latindarrean aipatzekoa da Luisa Capetillo, zeinek bere idatzizkoen bitartez ideal anarkista eta feminismoa sustatu zituen. Maitasun erromantikoari buruz asko idatzi zuen, baita emakumezkoen eskubideen inguruan ere. Horrez gain, langileentzako soldata duin baten alde eta sozialismo libertarioaren aldeko klase-borrokaren alde lan egiten zuen. Capetillo idazlea 1922ko apirilaren 10ean hil zen Río Piedrasen (Puerto Rico), tuberkulosiak jota.

Hego Amerikako hegoaldean, mugimendu feministak nabarmenagoak izan ziren Txilen eta Argentinan, non borroka adierazpen askearen bitartez idazketan eta modan islatzen zen. Aldarrikapen honetan Gabriela Mistral eta Victoria Ocampo dira nagusiak. 1953ko maiatzaren 8an, askatze femeninoaren aldeko ekintza publikoen ondorioz, Victoria Ocampo idazlea eta bere laguna eta aktibista Péle Pastorino atxilotuak izan ziren eta Mar de Platan denbora luzez egotera behartuak izan ziren. Ondorioz, Buenos Airesera eraman zituzten.[14] Polizia-departamentuan itaunduak izan eta gero, bi egun eman zituzten jakiak jan gabe eta San Telmoko El Buen Pastor kartzelara eraman zituzten preso politiko gisa. Horren geroztik, bi egun eta gero, hauen lagunak ziren Noragh Borges eta Susana Larguía aktibistak atxilotu zituzten Buenos Airesen. Gertakari hauengatik, Gabriela Mistral lagunak eta idazleak nazioarteko entitateekin kontaktuan jarri zen emakumeen askapena lortzeko. Azkenean, gobernuan zegoen Peronek onartu egin zuen baina onarpen hori aprobetxatu edo bereganatu egin zuen Evita Perón bere emaztearen memoria goraipatzeko, boto femeninoa adieraziz eta emantzipazio femeninoa aitortuz, haren meritua izango balitz bezala. XXI. mendeari dagokionez, postmodernismoaren eta komunikazioaren garaian, Daniel Xavier Calva Nagua (2018) ekuadortarraren arabera, emakumezkoak ez du guztizko askatasuna lortu, izan ere, gaur egungo gizartean ez dago gizon eta emakumeen arteko berdintasunik.[14][15]

Giza eskubideak eta emakumeen eskubideak

aldatu

Emakumeenganako diskriminazioaren kontrako Hitzarmena

aldatu

Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalak, 1948an gainditua, emakumeen eta gizonen arteko eskubideen berdintasuna eta ekitatea donetsi egiten du. 1979an Nazio Batuen Batzar Orokorrak Emakumeenganako diskriminazioaren kontrako Hitzarmena onartu zuen. Hitzarmena nazioartekoa izan zen eta indarrean sartu zen 1981eko irailaren 3an.

Hitzarmenak emakumearenganako diskriminazioa modu honetan definitzen du: emakumea, hura izateagatik, bereizten duen edozein bazterketa, bereizketa edo murrizketari deritzo.

Konbentzio orokor honek eskubide berdintasuna eskatzen du emakumearentzat, bere egoera zibila gorabehera, esparru guztietan: esparru politiko, ekonomiko, sozial, kultural eta zibilean. Nazioek diskriminazioa debekatzeko legeak aldarrikatzea eskatzen du; gizon eta emakumearen arteko berdintasuna bizkortzeko aldi baterako neurri bereziak gomendatzen ditu, bai eta diskriminazioa iraunarazten duten gizarte-kulturazko ereduak aldatzeko xedapenak ere.

Nazio Batuen Segurtasun Kontseilua: 1325 Ebazpena

aldatu

2000ko urriaren 31n Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluak guztien adostasunarekin “Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluko 1325 Ebazpena” onartu zuen dokumentu honetan, estatu orori exijitu egiten zaio emakume eta neskatoen eskubideak, gatazka armatuen bitartean eta oztean, babestea.

Hillary Rodham Clinton eta emakumeen eskubideak

aldatu

Zortzi urtean, Clinton emakumeak, Estatu Batuetako lehen dama zela, 1993 eta 2001 urte bitartean 79 herrialde bisitatu zituen. 1995eko martxoan Asiako hegoaldeko bost herrialde bisitatu zituen, eta AEBen ordezkaritzat Indiaren eta Pakistanen harremanak hobetzeko ahaleginak egin zituen.

Clinton oso larrituta geratu zen aurkitu izandako emakumeen egoera latza zela eta. Hala ere, oso harrera ona izan zuen herrialdeko jendearen partetik eta horrek AEBko kazetariekin harremana hobetu zuen. Bidai hori, oso eraldatzailea izan zen berarentzat eta karrera diplomatikora abiatu zuen. 1995ean Munduko Laugarren Konferentzia baino lehen, Clintonek Beijingo Emakumeen egoerari buruzko diskurtso bat eman zuen, eta emakumeek jasaten dituzten tratu txarren aurka egin zuen, munduan orokorrean eta Txinan ere bai, eta horren harira honako hau aitortu zuen: “jada ezin da emakumeen eskubideei buruz hitz egin giza eskubideetatik bereiziz”

Oso figura garrantzitsua izan zen 1990ko hamarkadan, batez ere, Talibanen islam fundamentalistak emakumeei ematen zion tratamenduaren aurka jotzeagatik. Clintonek lagundu egin zuen Vital Voices sortzera; nazioarteko iniziatiba bat, emakumeen parte-hartzea prozesu politikoetan sustatzeko. Clintonek egindako bisitei esker emakume asko animatu ziren Ipar Irlandako bake prozesuan parte hartzera adibidez.

Maputoko Protokoloa

aldatu

Maputoko Protokoloak (Afrikako Giza Eskubideen eta Afrikari dagozkion herrien gutuna, Afrikako emakumeen eskubide Protokoloa) Afrikako Batasuna onartu zuen 2003ko uztailaren 11an. Geroago, 2005eko azaroaren 25ean 15 herrialdek onartu eta gero, protokoloa indarrean jarri zen. Protokolo honi esker, emakumeen hainbat eskubide bermatzen dira, hala nola, prozesu politiko eta sozialetan parte hartzea edo ugalketarako osasun kontrola izatea, modu honetan mutilazio genitalarekin bukatzeko helburuarekin.

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) Arendt, Hannah. (2005). Ensayos de comprensión 1930-1954: escritos no reunidos e inéditos de Hannah Arendt. Caparrós editores ISBN 9788496282032. (Noiz kontsultatua: 2019-04-03).
  2. (Gaztelaniaz) La revolución francesa. UNAM 1991 ISBN 9789683614124. (Noiz kontsultatua: 2019-04-03).
  3. (Gaztelaniaz) Caine, Barbara; Sluga, Glenda. (2000-06-24). Género e historia: mujeres en el cambio sociocultural europeo, de 1780 a 1920. Narcea Ediciones ISBN 9788427713215. (Noiz kontsultatua: 2019-04-03).
  4. Nash, Mary. (2006). «Identidades de género, mecanismos de subalternidad y procesos de emancipación femenina» Revista CIDOB d'Afers Internacionals (73/74): 39–57. ISSN 1133-6595. (Noiz kontsultatua: 2019-04-03).
  5. Bonilla Vélez, Gloria. (2014-04-23). «Mary Nash, MUJERES EN EL MUNDO. HISTORIA, RETOS Y MOVIMIENTOS.» El Taller de la Historia 3 (3): 280–283.  doi:10.32997/2382-4794-vol.3-num.3-2011-682. ISSN 2382-4794. (Noiz kontsultatua: 2019-04-03).
  6. Maclnnes, John; Díaz, Julio Pérez. (2008). «La tercera revolución de la modernidad; la revolución reproductiva» Reis (122): 89.  doi:10.2307/40184881. ISSN 0210-5233. (Noiz kontsultatua: 2019-04-03).
  7. «Sistema de financiación de salud y porcentaje de la población cubierta, 2015» Panorama de las Administraciones Públicas: América Latina y el Caribe 2017 2016-12-06  doi:10.1787/9789264266391-graph62-es. (Noiz kontsultatua: 2019-04-03).
  8. (Gaztelaniaz) Sempere, Joaquim. (2009). Mejor con menos: Necesidades, explosión consumista y crisis ecológica. Grupo Planeta (GBS) ISBN 9788474238662. (Noiz kontsultatua: 2019-04-03).
  9. .[Betiko hautsitako esteka]
  10. .
  11. a b c (Ingelesez) Migliano, A. B.; Mace, R.; Vinicius, L.; Thompson, J.; Smith, D.; Page, A.; Chaudhary, N.; Salali, G. D. et al.. (2015-05-15). «Sex equality can explain the unique social structure of hunter-gatherer bands» Science 348 (6236): 796–798.  doi:10.1126/science.aaa5139. ISSN 0036-8075. PMID 25977551. (Noiz kontsultatua: 2019-04-03).
  12. a b c (Ingelesez) Devlin, Hannah. (2015-05-14). «Early men and women were equal, say scientists» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2019-04-03).
  13. (Ingelesez) Suzman, James. (2017-12-05). «How Neolithic farming sowed the seeds of modern inequality 10,000 years ago» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2019-04-03).
  14. a b San Segundo, Pedro Correa-Bordes, Jaime Vázquez de Aldana, Carlos R. Rey Iglesias, Francisco del. (2013-02-21). SSG1, a gene encoding a sporulation-specific 1,3-ß-glucanase in Saccharomyces cerevisiae. American Society for Microbiology PMC 862919874. (Noiz kontsultatua: 2019-04-03).
  15. «¿EXISTE LIBERACIÓN FEMENINA EN OCCIDENTE?» www.diariopinion.com (Noiz kontsultatua: 2019-04-03).

Kanpo estekak

aldatu