Elektrolito
Korronte elektrikoa ioien, eta ez elektroien, mugimenduaren bidez eroaten duen substantzia ez-metaliko likido edo solidoa. Konposatu ionikoak edo, gehienetan, disolbatzean ioietan disoziatzen diren substantziak izaten dira
Elektrolitoak disolbatzaile egoki batean, esaterako uretan, disolbatzen direnean ionizatzen diren konposatuak dira. Gatz, azido eta base disolbagarri askok sortzen dituzte elektrolitoak.
Ioiak sortzerakoan, elektrolitoek korronte elektriko baten eroapena ahalbidetzen dute disoluzioan.
Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |