[go: up one dir, main page]

Euskal Nazio Askapenerako Mugimendua

ENAM» orritik birbideratua)

Euskal Nazio Askapenerako Mugimendua, ENAM (askotan gaztelaniazko MLNV siglaz aipatua, hau da, Movimiento de Liberación Nacional Vasco) 1980 eta 1990eko hamarkadetan ezaguna egin zen eta independentzia eta sozialismoa helburu zituen mugimendu politikoa izendatzeko erabiltzen ziren siglak ziren. Garai horietako Ezker Abertzale zabalago baten zatirik nagusiena zen. Beste zati garrantzitsuena, Euskadiko Ezkerraren inguruan egituratua, ENAMeko kide askoren aldetik ez zegoen ondo ikusia.

Santutxuko Herriko taberna, legez kanpo utzitako Eusko Abertzale Ekintza alderdiaren pankarta erakusten, 2007ko udal hauteskundeetan.

ETArekin lotura zuelakoan eta mugimendu horretako erakunde horietako askok legez kanpokoak izanda eta bere kideak espetxean egonda, 2000ko hamarkadan ENAMen ordez, alderdi eta higikunde honetako kideak Ezker Abertzalea izena hobesten hasi ziren. Nahiz eta Ezker Abertzalea izenak esanahi zabalagoa izan, gaur egun askotan ENAM izenaren ordez erabiltzen da.

Historia

aldatu

Franco hil eta gutxira, KAS plataforma politikoaren ideiak ontzat hartu zituen talde eta erakunde ugarik ENAMen kide egin ziren edo bere inguruan sortzen joan ziren.

Hego Euskal Herriaren autogobernu osoa lortzeko egitura juridiko eta politiko berrien aldeko mugimendu soziopolitikoa, Gernikako Estatutuaren eta Nafarroako Foru Hobekuntzaren bidezko egituratze autonomikoari eskas iritzi eta hura gainditzea helburu zuten. Ezker abertzalearen zati nagusienak sortutako terminoa zen eta nagusiki Hego Euskal Herrian erabiltzen zen.

Izen honen teoriaren atzean, 1960 eta 1970eko hamarkadako mugimendu politikoak zeuden. Hala nola Frantziako 1968ko maiatzaren edo Algeriako independentziako gerraren ideia batzuk hartu zituzten helburu politikoak lortzeko. Ikuspuntu hau erabiliz, ez zen nahikoa alderdi politiko bat, guda talde bat edo eta sindikatu bat eratzea helburu horiek lortzeko. Mugimendu berdinean antolatutako "herri oso bat martxan" behar zen. Hasiera batean KASek koordinatuta, politikoki Herri Batasuna alderdiaren inguruan antolatu zen baina talde edo erakunde bakoitzak bere autonomia zuen.

1980ko hamarkadan mugimendu politiko honi Euskal Nazio Askapenerako Mugimendua (ENAM, edo MLNV gaztelaniaz) zeritzaion; baina 2000ko hamarkadatik aurrera Ezker Abertzalea izena orokortu egin zen.

Esan bezala, 2000eko hamarkadatik aurrera, ENAMeko izena pixkanaka-pixkanaka Ezker Abertzalea izenagatik ordezkatua izan zen. Izatez, lehenagotik erabiltzen zen hitza zen.[1] Euskadiko Ezkerra 1993an desegin eta gero, hau da, ezkertiarra eta abertzalea zen bigarren alderdi handiena eta antolatuena desagertu eta gero, ENAM hitza erabiltzeko arrazoi garrantzitsu bat bertan behera geratu zen. Aldi berean, ENAM izenaren aldaketa Espainiako Alderdien Legearen ondorioz ENAMeko hainbeste alderdi eta erakunde legez kanpo geratu ziren garaiarekin bat egin zuen.

Mugimendu hau Herri Batasuna alderdiaren inguruan antolatzen zen Hego Euskal Herrian, baina 2000 urtetik aurrera, Batasuna bilakatu zen mugimenduaren erreferente politiko nagusia zazpi herrialdeetan. 2003an, baina, Espainiako Gobernuak Ezker Abertzaleko alderdien legez kanporatzeari ekin zion, Hego Euskal Herrian Batasuna, Eusko Abertzale Ekintza eta beste hainbat erakunde eta hautes zerrenda debekatuz.[2] Ipar Euskal Herrian, aldiz, eragile horiek legezkoak dira.

Aralar alderdiak, bere aldetik, bere burua Euskal Nazio Askapenerako Mugimenduaren kidetzat aldarrikatu izan zuen batzuetan, mugimenduaren gehiengoari ezker abertzale ofiziala deituz.[3]

ENAM hitza askotan erabiltzen zen baina beraien kideak nortzuk ziren ez zegoen hain argi. XXI. mendean eta Dena da ETA politikaren ondorioz, ENAMen partaidea nor zen eta nor ez zen guztiz desitxuratu zen.

Nahiz eta ENAM hitza bere garaian oso erabilia izan, gaur egun ez da erabiltzen.

Partaideak

aldatu

Alderdi politikoak

aldatu

Talde armatuak

aldatu

Sindikatuak

aldatu

Gazte erakundeak

aldatu

Komunikabideak

aldatu
  • Egin Ilegalak bihurtu eta gero akusazioa bertan behera geratu zen.
  • Egin irratia Ilegalak bihurtu eta gero akusazioa bertan behera geratu zen.

Amnistiaren aldekoak

aldatu

Konpartsak

aldatu

Beste batzuk

aldatu

Hizki larriz, Hego Euskal Herrian ilegalak direnak.

Hizki potoloan ilegalak bihurtu eta gero akusazioa bertan behera geratu ziren komunikabideak.

Partaideak ez diren arren, Espainiako komunikabide batzuentzat eta poliziarentzat ENAMekoak zirenak

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Dena da ETA»

Komunikabide espainiar batzuk eta Espainiako poliziak behean dauden erakundeak ENAMekoak zirela ziurtatu zuten. ENAMekoak izateko proba nagusiena erakunde horietako batzuk (edo askok) ezker abertzaleko ideologia izatea izan zen.

Goikoak adibide esanguratsuenak dira, baina badira horrelako gehiago.

Ikusi gainera

aldatu


  Artikulu hau Euskal Herriko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu