[go: up one dir, main page]

Donegal (irlanderaz Dún na nGall), Irlandako ipar-mendebaldeko Donegal konderriko udalerri bat da. Sarritan, ingelesez, izen bereko konderritik ezberdintzeko Donegal Town izenez ere deitu ohi da. Nahiz eta udalerri honek konderriari bere izena eman, ez da konderri honetako udalerririk populatuena (Letterkenny da).

Donegal
Dún na nGall
Irlanda
Administrazioa
Estatua Irlandako Errepublika
Probintzia Ulster
Konderria Donegal konderria
PostakodeaF94
Geografia
Koordenatuak54°39′00″N 8°07′01″W / 54.65°N 8.117°W / 54.65; -8.117
Map
Altuera32 metro
Demografia
Biztanleria2.618 (2016)
Bestelako informazioa
Telefono aurrizkia74

Bertakoek udalerri honetako erdiguneari the Diamond ezizenez ("Diamantea") deitu ohi diote, diamantearen oinplanoa baitu, gune hau nahiko jendetsua delarik.

Etimologia

aldatu

Irlanderazko Dún na nGall izenak "atzerritarren gotorlekua" esan nahi du. Badirudi XI mendean vikingoek gotorleku bat eraiki zutela bertan, 1159an suntsitua izan zena.

Historia

aldatu

Aurrehistoriatik populatua izan den eremua da.

Kondairak dioenez San Patrizio piratek bahitu ondoren inguru honetan utzi zuten aske. Inguruko lurretako jendea kristautzen hasi zen orduan.

Irlandaren historian oso garrantzitsua izan zen O'Donell familiaren egoitza zen. O'Donelldarrak XV eta XVII artean ingelesen kolonizazio nahiaren aurkari sutsuak izan ziren. Garai hartakoa da Donegal gaztelua. 1607an ingelesek herria berenganatu eta Basil Brooke kapitainak eskuratu zituen lurrak. Berak planifikatu zuen herria erdiguneari diamante itxura emanez. XX menderarte Gore familiaren lurralde zabalaren barnean egon zen Donegal.

Ondasun nabarmenak

aldatu
  • Donegal gaztelua
  • XV mendeko Monasterio frantziskotarraren aztarnak
  • Donegal Craft Village: Artisautza eremua.

Turismoa

aldatu

Hainbat hondartza ditu eta surfa egiteko kostalde egokia da. Bluestack mendiak igotzeko abiapuntu egokia ere bada.

Iruditegia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu