David McCallum
David Keith McCallum (1933ko irailaren 19a, Glasgow, Eskozia – New York, 2023ko irailaren 25a) eskoziar telebista eta zinemako aktore bat izan zen. Batez ere, 1960eko hamarkadan The Man from U.N.C.L.E telesailan Illya Kuryakin errusiar agentea antzezteagatik ospetsua da; halaber, 1963an John Sturges zuzendariak zuzendutako The Great Escape filmean kontzentrazio esparru batean dagoen Eric Ashley britainiar tenientearena egitegatik: bertan. Steve McQueen, James Garner, Richard Attenborough, James Donald, Charles Bronson, Donald Pleasence eta James Coburn aktoreekin batera lan egin zuen.
David McCallum | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Maryhill, 1933ko irailaren 19a |
Herrialdea | Eskozia |
Heriotza | New Yorkeko ospitale presbiterianoa, 2023ko irailaren 25a (90 urte) |
Familia | |
Aita | David McCallum, Sr. |
Ezkontidea(k) | Jill Ireland (1957 - 1967) Katherine Carpenter (en) (1967ko irailaren 16a - 2023ko irailaren 25a) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | University College School (en) Royal Academy of Dramatic Art (1949 - 1951) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | telebista-aktorea, zinema aktorea, antzerki aktorea, musikaria eta autorea |
|
CBS estatubatuar telebista katean emititzen den NCIS telesaila ospetsuan Donald "Ducky" Mallard doktorea antzeztu zuen.
Ziurrenik Euskal Herrian 1980ko hamarkada eta 1990ekoan ETB1an euskaraz nahiz ETB2an gaztelaniaz emititu ziren The Invisible Man (1975) eta Kidnapped (1978-1979) telesailetan agertzeagatik ezaguna da. Lehenbiziko telesailean, gizon ikustezinaren paper nagusia zuen, bigarren telesaila, berriz, Robert Louis Stevenson eskoziar idazlearen izen bereko eleberrian oinarrituta zegoen: bertan, Alan Breck Stewart eskoziar matxinatuaren papera antzezten zuen.
Kanpo estekak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: David McCallum |
- David McCallumen IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- David McCallumen Jarraitzaileak Zuzenean - David MaCallum Fans Online (Ingelesez)
- U.N.C.L.E. telesailaren jarraitzaileak (Ingelesez)