[go: up one dir, main page]

Gailego (arraina)

Ctenolabrus rupestris» orritik birbideratua)

Gailegoa (Ctenolabrus rupestris) labridoen familiako ur gaziko arraina da, ekialdeko Ozeano Atlantikoan, Itsaso Beltzan eta Mediterraneo itsasoan bizi dena[1].

Gailego (arraina)
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaChordata
KlaseaActinopteri
OrdenaPerciformes
FamiliaLabridae
GeneroaCtenolabrus (en) Itzuli
Espeziea Ctenolabrus rupestris
(Linnaeus, 1758)

15 cm inguru luze den itsas arraina hau karraspio izenaz ere ezaguna da. Egitura liraineko arraina da, kolorez arre-gorrixka. Alboetan hamar zerrenda tantadun izaten ditu, eta isatsa baino aurreraxeago, gainaldean, orban ilun bat. Oskoldunak eta harrak janez elikatu ohi da. Algak diren uretan oso zabaldua dago: Itsaso Baltikoan izan ezik, ia Europako itsasertz guztietan bizi da, baita Itsaso Beltzean eta Turkiako itsasertzetan ere. Urpean bizi izaten da, ur azaletik 6-10 m bitartean.[2]

Banaketa

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Louisy P., Trainito E.. (2006). Guida all'identificazione dei pesci marini d'Europa e del Mediterraneo. Milano: Il Castello ISBN 88-8039-472-X..
  2. Lur entziklopedietatik hartua.


  Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.