[go: up one dir, main page]

Chris Gueffroy (Pasewalk, Ekialdeko Alemania, 1968ko ekainaren 21a - Berlingo harresia, Alemania, 1989ko otsailaren 6a) Berlingo Harresia zeharkatzen ari zela hil zen azken pertsona izan zen.

Chris Gueffroy

(2014)
Bizitza
JaiotzaPasewalk (en) Itzuli1968ko ekainaren 21a
Herrialdea Alemaniako Errepublika Demokratikoa
HeriotzaEkialdeko Berlin, Berlingo harresia eta Britz Canal (en) Itzuli1989ko otsailaren 6a (20 urte)
Hobiratze lekuaBaumschulenweg (en) Itzuli
Heriotza modua: bala zauria
Jarduerak
Jarduerakzerbitzaria

Find a Grave: 67450559 Edit the value on Wikidata

Biografia

aldatu

1989ko otsailaren 5ean, Ekialdeko Berlinen, Chris Gueffroy eta Christian Gaudian hogei urte inguruko gazteak Britzeko kanalerantz abiatu ziren isilka. Munduko mugarik zainduenetakoa pasa nahi zuten, Altzairuzko Oihala deiturikoa, soldaduskatik libratzearren[1].

Iturri onetik jakin zuten Mendebalderako bidea hartu nahi dutenei tirorik ez egiteko agindua jaso zutela AEDko tropek, eta hala, zurrumurrua egia zelakoan, hiru metroko harresian gora egin zuten bi lagunek. Metalezko hesira heldu zirelarik, garrasika hasi ziren sirenak, argi-fokuak piztu ziren, soldaduek armak altxa eta su egin zuten. Bi lagunek harresia pasatzen laguntzen zioten aritu ziren elkarri. Bala batek bihotza jo zion Gueffroyri. Gaudian larriki zaurituta eraman zuten poliziek, atxilo[1].

Berlingo Harresiaren azken biktima izan zen Chris Gueffroy. Ezin argi jakin, ordea, zenbatgarrena izan zen. 25 urte igaro izanagatik ere, erabat zehaztu gabe dago oraindik 1.400 kilometrokoko harresiaren aitzakian bizitza galdu zuten biktimen kopurua, Stasik metodo latzak baliatu baitzituen heriotzak ezkutatzeko eta familiak isilarazteko[1].

Gueffroy hil eta bederatzi hilabete geroago, 1989ko azaroaren 9an, Berlingo Harresia bota zuten[1].

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c d Garbine Ubeda Goikoetxea, «Berlingo Harresiaren azken biktimak ez zuen soldaduska egin nahi», Argia, otsailak 7, CC-BY-SA lizentzia

Kanpo estekak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Chris Gueffroy