[go: up one dir, main page]

Tirone José Gonzalez Oramas,[1] musika munduan Canserbero izenez ezaguna (Caracas, 1988ko martxoaren 11Maracay, 2015eko urtarrilaren 20a) venezuelar raperoa, abeslaria, konpositorea eta aktibista soziala izan zen. Bere herrialdeko artista garrantzitsuenetarikoa izan zen rap ez komertzialean. Gaztetatik egon zen oso interesatua musikan, reggaetonarekin hasi zen gehienbat interes hau, baina bere anaiordearen hilketaren ondoren bere erreferentzia musikalak zeharo aldatu ziren, bereziki hip hopera eta hardrockera. Aldaketa hori nabari da Es épico abestian.

Canserbero

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakTirone José González Orama
JaiotzaCaracas1988ko martxoaren 11
Herrialdea Venezuela
BizilekuaMaracay
HeriotzaMaracay2015eko urtarrilaren 19a (26 urte)
Heriotza moduaerailketa
Hezkuntza
HizkuntzakVenezuelan Spanish (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakraperoa, abeslaria eta kantugilea
Izengoitia(k)Canserbero
Genero artistikoaLatin hip hop (en) Itzuli
conscious hip hop (en) Itzuli
underground hip hop (en) Itzuli
political hip hop (en) Itzuli
jazz rap (en) Itzuli
rap rock (en) Itzuli
Musika instrumentuaahotsa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaagnostizismoa

IMDB: nm13384044 Facebook: elcanserbero Twitter: ELCANSERBERO Instagram: elcanserbero Musicbrainz: 70a3344d-3f48-4843-ac93-e9e031d86b01 Discogs: 3339525 Allmusic: mn0003125347 Edit the value on Wikidata

Canserberok bere karreran zehar bi estudio-album egitera iritsi zen bakarlari bezala Vida (2010) eta Muerte (2012). Horretaz aparte, Pensando en ti, Maquiavélico, Jeremías 17:5... bezalako abestiak egin zituen. Baita ere bokalista gisa parte hartu zuen Hego Amerikako eta Espainiako artisten abestietan. Hala nola, Mala Rodriguezekin Ella izeneko abesti bat grabatu zuen. 2015Eko urtarrilaren amaieran hilda aurkitu zuten bere apartamentutik lurrera erori ostean. Hipotesi ugari daude bere heriotzaren inguruan.

Ibilbide musikala

aldatu

Gaztea zela rock eta reggaeton musika asko gustatzen hasi zitzaion. Hamaika urte zituela rapero bezala hasi zen kalean jendaurrean abesten Canserbero ezizenarekin, latinetik datorren hitz joko bat da. Latinez "Can" hitzak txakurra esan nahi du eta "Cerberus" izenak, Zerbero euskaraz, zaindari. Artistak dioenez une hartan erakusketak egiten zituen bere letren mezuek garrantzirik izan gabe. 1999. urtean Manuel Galvis ezagutu zuen, baita ere Blackamikase gisa ezaguna dena, eta Afromaken produktorea, Leonardo Diaz izenekoa; haiek sortu zuten Códigos de barrio izeneko banda, zeina eragin handia zuen Comando 57 eta Supremacy hip hop clan taldeengandik. Elkarrekin hainbat konposizio musikal sortu zituzten baina baliabide ekonomiko faltagatik hiru abesti soilik grabatu zituzten. 2000. urtean Canserberok hamabi urte zituela, bere anaia-orde zaharra hil egin zuten. Handik aurrera musika genero kritikoetan inspiratzen hasi zen, bereziki 90. hamarkadaren amaierako hip hop eta hard rockean. 2003. urtean Canserberok informatika ikasi zuen eta klasean Lil Supa ezagutu zuen, Supremacy hip hop claneko partaide bat. Honek Luis Muñosekin grabatzera gonbidatu zuen. Basyco izeneko talde bat eratu zuten, base y contenido hitzen mozketa bat. Elkarrekin kontzientziaren rapeko hainbat abesti konposatu zituzten. Canserberok eta Lil Supak Índigo, can+zoo izeneko disko bat argitaratu zuten interneten. Komunikabideek diotenez, disko horrek eragin handia izan zuen mugimendu nazional eta latinoamerikarraren rap ez komertzialean. 2008An abeslariak Nuestra doctrina no es un dogma, es una guía para la acción izeneko mixtape bat igo zuen Internetera, non hainbat abesti pilatu zituen. Zuzenbidea eta zientzia politikoak ikasi zituen Araguako unibertsitatean baina ikasteari utzi zion musikari gisa bakarrik jarduteko. 2010ean Canserberok bere lehen estudio albuma plazaratu zuen bakarlari gisa Vida eta 2011n Dixtorxion sari bat jaso zuen hiphop artista hoberena izateagatik.

2012an bere bigarren albuma plazaratu zuen, Muerte izenekoa eta urte horretan zehar kontzertu ugari eman zituen Benezuela eta Mexikon. Hurrengo urtean duo bat egin zuen Apacherekin eta Apa y Can diskoa plazaratu zuten. Disko honetan Ready eta Stop bezaleko abestiak daude zeinetan kritika gogorra egiten zaien benezuelar poliziei. 2013 eta 2014 urteen artean hainbat kontzertu eman zituen hegoamerikako zenbait herrialdeetan. Hala nola, Chilen eta Argentinan. Espainian ere eman zituen kontzertuak. 2013An bokalista gisa egin zuen lan Mala Rodriguezen Ella abestian. Canserberok proiektu musikal ugari zituen 2015erako eta kontzertu ugari espero ziren Hego Amerikako herrialdeetan. Adibidez, Panaman.

Bizitza pertsonala

aldatu

1988ko martxoaren 11n jaio zen Lídice hiriko Jesus Yerena ospitalean, Caracasen, Tirone José Gonzalez Orama izenarekin. José Rafael Gonzalez Ollarves eta Leticia Ollarvesen semea izan zen. Lau urte zituela, bere gurasoek etxez aldatu zuten Palo Negroko auzo batera, Araguako estatuan. Bertan igaro zituen haurtzaroa eta nerabezaroa. 1997 inguru bere ama hil zen. Horregatik bere aitarekin bakarrik bizi izan zen.

Influentziak eta estilo musikala

aldatu

Artistak dioenez bere aitari esker oso gaztetatik hasi zitzaion rock-a gustatzen eta reggaetona ere asko gustatu zitzaion. Baina bere anaia hil ondoren rap eta hip hop bezalako musika estilo kritikoak gustatzen hasi zitzaizkion. 2011-n Canserberok esan zuen rock musika taldeak entzuten jarraitzen zuela. Hala nola, The Beatles, The Who, Jimi Hendrix, Black Sabbath, The Ramones, Led Zeppelin, Pink Floyd, The Rolling Stones eta Queen. Canserberok idazle zintzo eta berezia zela baieztatzen zuen, bere abestiak grinarekin eta objektibitatearekin idazten zituela. Haietako batzuk liburu bat irakurri ondoren edo dokumental bat ikusi ondoren idatzi zituen. Beti errepikatzen zuen bakarrik mezu alaia zuten abestiak abesten zituela, edozeinek bezala egoera oso gogorrak bizi izan arren. Horregatik baita ere mezu tristeak zituzten zenbait abesti konposatu zituen. Berak zioenez bere entzuleak kontzienteak eta analitikoak izan behar zuten, bere abestien mezua ondo ulertzeko. Bere abestien soinua desberdina zen beste raperoenarekin konparatuz. Bere ustez Kpu produktorearengatik zen, etengabe musika-tresna desberdinekin frogak egiten baitzituen. Gainera beste genero-musikalak entzuten zituen. Hala nola, soul, jazz eta bluesa. Behin esan zuen ez zitzaiola gustatzen rap garaikideko soinuak. 90 hamarkadako raparen soinuek eragin handia izan zuten Canserberorengan.

Heriotzaren hipotesia

aldatu

2015eko urtarrilaren 20ean bizi zen apartamentuaren aurrean aurkitu zuten Canserbero hilda. Suposatzen da bere burua hamargarren pisutik bota zuela Maracayko La Soledad auzoko Camino Real eraikuntzatik. Hasiera batean bere senideek Carlos Monlar bere lagun eta lankidearen etxean zegoela bizitzen zioten eskizofrenia zuelako. Bestalde bere herrialdeko herriaren defendatzaileak bere kasua berriro aztertzea erabaki zuen martxoan bere heriotzaren xehetasun batzuk ez zeudelako argi. Lehenengo hipotesiak dio sukaldeko leihoko kristala kendu zutela bera bota aurretik. Hori oso arraroa da Canserberoren egoera psikotikoa kontuan edukirik. Kristala kentzeak estrategia adierazten du, ez itxaropenik eza. Gainera Canserbero erori ondoren norbaitek beira berriro bere tokian kokatu zuen. Hau da herriaren defendatzaileak esaten duena eta Canserberoren arrebek gizonaren emazteak (lekuko garrantzitsuena) herrialdetik alde egin zuela esaten dute, gaur egun Txilen bizi dena. Canserbero Argentinan eta Txilen gira bat egitetik etorri berria zen Natalia eta Carlos Monlarrekin. Hau bere disko berriaren produktore izango zen.

Bere arrebek herriaren defendatzaileari egin zioten azken aitormenean Canserberok egindako biran 6 mila dolar irabazi zituela esan zuten. Diru hori Carlos Monlarren etxean gordeta zegoen baina ez zen inoiz agertu. Geroago bere senideek gertakari horiek gezurra zirela erakutsi zuten Canserberok hiltzean gaixotasun psikotikorik ez zuela onartzean. Gainera Nataliak, Carlosen emazteak, Canserberok hil baino lehenago bere senarra hainbat labankadekin hil zuela aitortu zuen eta ondoren bere buruaz beste egin zuela bere burua leihotik botatzen.

Erreferentzia

aldatu