Caldwell katalogoa
Caldwell Katalogoa Sir Patrick Caldwell-Moorek prestatutako astronomia katalogoa da. Bertan izar-kumulu, nebulosa eta galaxia distiratsuenak biltzen dira. Guztira 109 objektu dira. Katalogoaren helburua astronomia zaleei laguntza bat ematea izan zen. Asmoa Messier sistema osatzea zen.
Caldwell katalogoa | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1995 |
Honen izena darama | Patrick Moore (en) |
Ezaugarriak | |
Argumentu nagusia | Izar-mulkoa, Nebulosa eta galaxia |
Historia
aldatuMessier sistema askotan leku interesgarrien zerrenda gisa astronomia zaleek erabilia izan da. Zerrenda horretan zuzenean ikus daitezkeen espazio sakonaren objektuen biltzen ziren baina Caldwell-Moorek errealitate batez konturatu zen: zerrenda horretan zeruko objektu distiratsuen batzuk ez ziren biltzen; adibidez, Hyadeak, Perseoren kumulu bikoitza, (NGC 869 eta NGC 884) eta NGC 253 galaxia.
Caldwell-Moorek, bestetik, Messier sistemak batez ere Ipar hemisferioaren ikuspegia adierazten zuela ikusi zuen. Ipar hemisferioaren objektu asko ez ziren jasotzen: Omega Centauri, Centaurus A, Jewel Box eta 47 Tucanae.[1] Irizpide horiekin 109 objektu zituen zerrenda prestatu zuen (horrela Messier zerrendaren kopurua bera osatzen zuen) eta Sky & Telescope aldizkarian plazaratu zuen, 1995eko abenduan.[2]
Argitaratu zenetik katalogo honek zabalkunde handia ezagutu zuen, bereziki astronomiaren zaleen artean. Dena dela, Caldwellek egindako jatorrizko zerrendak kritika batzuk jaso zituen eta horren ondorioz zuzenketa batzuk egin ziren. Kritikatu zen beste elementua egilearen egozentrismoa izan zen zeren eta izendatzeko bere abizena erabili baitzuen.
Katalogoaren objektu motak
aldatuNebulosa ilunak | 1 |
Galaxiak | 35 |
Kumulu globularrak | 18 |
Nebulosak | 9 |
Izar-kumuluak | 25 |
Izar kumuluak eta nebulosa multzoak | 6 |
Nebulosa planetarioak | 13 |
Supernoba | 2 |
Guztira | 109 |
Caldwellen zeru-mapak
aldatuGaur egungoa
aldatuJatorrizkoa
aldatuIkasteko irizpideak
aldatuAstronomia ikasteko zaleei lehendabizi Messier sistemarekin hastea aholkatzen zaie. Ondoren, Cadwellena egokia izan daiteke. Azkenean, Herschelen 400ekoa (nolabait NGC sistemaren laburpena). Prozesu hau burutu ondoren zaleak 600 objektu ikusi izango ditu.
Erreferentziak
aldatu- ↑ O'Meara, Stephen James (2002). "The Caldwell Objects". Cambridge University Press. ISBN 0-521-82796-5.
- ↑ Moore, Patrick: "Beyond Messier: The Caldwell Catalog". Sky & Telescope, 38 or.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Ingelesez): Caldwel Katalogoal
- Caldwell Katalogoa, webgunea SEDS.
- (Ingelesez):Caldwell Klub.
- (Ingelesez):Caldwell zeruko mapak: irudiak e.a.
- (Ingelesez):Caldwell Katalogoaren zerrenda.