Burbina
Burbina[1], gurbina edo arrano-berrugeta (Argyrosomus regius; Asso, 1801) espezie pelagikoen multzoko itsasoko arraina da.
Burbina | |
---|---|
Iraute egoera | |
Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Actinopteri |
Ordena | Perciformes |
Familia | Sciaenidae |
Generoa | Argyrosomus |
Espeziea | Argyrosomus regius (Asso, 1801)
|
Euskal izendegia
aldatuBurbina izendatzeko modu ezberdinak daude Euskal Herriko herri ezberdinetan[Euskal Herriko Arrainen Gida 1]:
Izena | Erabilera-eremua (udalerria) |
---|---|
andeja[ArgitaratuGabe 1] | |
andexa[2] | |
arrano-berrugeta[3] | |
berrugate[4] | |
berrugeta[4] | Laredo, Castro, Portugalete, Algorta, Bilbo |
burbina[5][6][5] | Santurtzi, Bermeo, Mundaka, Lekeitio, Ondarroa |
burbiñie[6] | Bermeo, Mundaka |
gurbiña[6] | Elantxobe |
kurbina[ArgitaratuGabe 2] | Lekeitio |
lantesa[ArgitaratuGabe 3] | Ondarroa |
lanteza[ArgitaratuGabe 4] | Getaria |
sarausle[4][7] |
Ezaugarriak
aldatuEzaugarri fisikoak
aldatuBurbina arrain pelagiko ertain-handia da, helduek tamaina handia har dezaketelarik, 100-140 zm-tik gora[8]. Hala ere, arraindegietan egon ohi direnak nekez iristen dira 60-80 zm-tara[ArgitaratuGabe 1].
Burbinak zilar kolore bizia du, grisa, orban ilunekin. Gorputz fusiformea du, eta begiak nahiko txikiak gorputzarekin alderatuz gero. Lerro laterala oso markatua da. Zakatzen operkuluetan orban iluna dauka, albo banatara[2][9].
Nahastu daitezken espezieak[Euskal Herriko Arrainen Gida 1]:
- Burriota edo gurbi (Umbrina cirrosa): Nahasmen hau batez ere izendapenetik eratorri daiteke, baina baita arrainaren itxuratik, batez ere indibiduo gazteak direnean. Burriotak puntu beltzak eta orban horixkak dituen bitartean, gurbinak gris uniformea du, ilunagoa alde dortsalean eta zilar kolorekoa alde bentralean.
Nutrizio-ezaugarriak
aldatuBurbinak duen gantz kantitate baxuagatik (zati jangarriaren %3), arrain zuria da. Haragia oso kalitate handikoa da, trinkoa eta argia.
Kontsumo-garaia
aldatuUrte osoan zehar harrapatzen bada ere, uda hasieran errute-garaia izaten da eta beraz, espezie honen kontsumoa mugatzen saiatu behar genuke Maiatzetik Abuztura bitarte[Euskal Herriko Arrainen Gida 1].
Ekologia
aldatuBurbina hainbat itsasotan aurki daiteke; batez ere Atlantiko ekialdean bizi da Afrikako mendebaldeko kostatik Norvegia hegoalderaino zabaltzen delarik. Honetaz gain, Mediterraneoan eta Itsaso Beltzean ere aurkitzen da, eta azken garaian Itsaso Gorrira ere migratu du[8].
Normalean kosta hondartsuen inguruetan egon ohi dira. Estuarioetan barrena ere sartu daitezke, harrapakinen bila.
Jubenilak bentonikoak dira, krustazeo txiki eta oro har zooplanktonaz elikatzen direlarik; behin 30-40 zm dituztenean, pelagiko bihurtu eta bertako harrapakinen bila aritzen dira ur zutabean zehar, hala nola, arrain pelagiko txiki edota zefalopodoez elikatuz.
Burbin helduak kostara hurbiltzen dira apirila aldera, estuario eta kosta hondartsuetan sartu eta errunaldia burutzera. Ekaina-uztaila aldera estuario inguruak utzi eta kostaldera abiatzen dira, elikatzera. Udazkena arte kostatik gertu egon ohi dira, ondoren ur sakonagoetara migratuz negua igarotzera.
Burbinaren arrantza Euskal Herrian
aldatuEguneko arrainaz ari bagara, artisau-arrantzaleek hondoko tretza erabiltzen dute gurbina arrantzatzeko, nahiz eta batzuetan sareekin dabiltzanek tresmaila eta mallabakarrarekin ere harrapatu ohi dituzten. Hala ere, arraindegietan ohiko arraina izanik, gurbin asko arraste-arrantzarekin harrapatutakoa izaten da.
Laket-arrantzan ere interes handia duen espeziea da, batez ere indibiduo handiei erreparatuz; hauek sarritan gauez hondartzan laket-arrantzan dabiltzan arrantzale esperientziadunek harrapatu ohi dituzte[10].
Bitxikeriak
aldatuArrain honen haragia oso preziatua da gastronomian. Hau dela eta, azken bi hamarkadatan burbinak garrantzi berezia hartu du akuakulturarako. Izan ere, Espainia mailan Mediterraneoko haztegietako itsas-arrain garrantzitsuenen artean kokatzen da gaur egun[2].
Urrunetik entzun daitezkeen soinu bereziak egiteko gai dira, maskuriaren bibrazioei esker sortzen dituztenak.
Erreferentziak
aldatu- ↑ burbina | Gaurko hitza. (Noiz kontsultatua: 2024-02-06).
- ↑ a b c https://www.mapa.gob.es/app/jacumar/especies/Documentos/Corvina.pdf
- ↑ «Kofradia – Itsas Etxea | Euskal arrantzaleen etxea» Kofradia – Itsas Etxea (Noiz kontsultatua: 2023-01-03).
- ↑ a b c Aranzadi Unamuno, T. (1933) Nombres de peces en Euskera. Don Fernando de Buen; Boletín de la Sociedad Española de Historia Natural. Revista Internacional de los Estudios Vascos (24), 386-397.
- ↑ a b Barrutia, Eneko. (2003). «Arrainen izenak Bizkaian XX. mendean» (pdf) Zainak (Donostia: Eusko Ikaskuntza) (25) ISBN 8484198790. ISSN 1137-439X. Bibcode: 1137-439X..
- ↑ a b c Barrutia, Eneko. (2019-02-24). «arrantzalien fonotekie: Bizkaiko arrantzaleen hiztegia A» arrantzalien fonotekie (Noiz kontsultatua: 2023-01-03).
- ↑ Ray Jauna Bay in Aranzadi Unamuno, T. (1933) Nombres de peces en Euskera. Don Fernando de Buen; Boletín de la Sociedad Española de Historia Natural. Revista Internacional de los Estudios Vascos (24), 386-397.
- ↑ a b «Argyrosomus regius, Meagre : fisheries, gamefish» www.fishbase.se (Noiz kontsultatua: 2023-01-05).
- ↑ Bauchot, M.-L., 1987. Poissons osseux. p. 891-1421. In W. Fischer, M.L. Bauchot and M. Schneider (eds.) Fiches FAO d'identification pour les besoins de la pêche. (rev. 1). Méditerranée et mer Noire. Zone de pêche 37. Vol. II. Commission des Communautés Européennes and FAO, Rome.
- ↑ Bachiller, Eneko; Korta, Maria; Mateo, Maria; Mugerza, Estanis; Zarauz, Lucia. (2022-08-24). «Assessing the unassessed marine recreational fishery in the Eastern Cantabrian coast» Frontiers in Marine Science 9: 975089. doi: . ISSN 2296-7745. (Noiz kontsultatua: 2023-01-05).