Bornu
Bornu Inperioa Afrika erdialdeko antzinako inperioa zen (Erdialdeko Sudan), Txad aintziraren hegoaldean, Mediterraneotik Sudan aldera doazen bideen gurutzean (Sahara barneko merkataritza) kokatua. Kanem erreinuaren ondorengoa (XVI. mendea), armadan oinarrituriko sistema feudala izan zen eta ondoko herriak (hausak) menderatu nahi izan zuen.
Bornu Inperioa | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1380 – 1893 | |||||||
Oinordetzako monarkia | |||||||
| |||||||
Bornu Inperioa 1750 inguruan | |||||||
Geografia | |||||||
Hiriburua | Ngazargamu | ||||||
Azalera | 50.000 km² (1800), 129.499 km² (1892) km² | ||||||
Kultura | |||||||
Hizkuntza(k) | Kanuri hizkuntza | ||||||
Erlijioa | Islama | ||||||
Historia | |||||||
|
Idris III.a sultanaren garaian heldu zen Bornu bere mailarik gorenera (1580-1603). Garai hartan Niger, Kamerun eta Kanem herrietara zabaldu zen. Islam herria, erlijio honek barrena jo zuen Afrika erdialdean Bornu erreinuaren bidez. XIX. mendearen hasieran Fezzandik zetozen peuleek inbaditu zuten Bornu eta berriro ere burujabetza erdietsi bazuten ere, frantsesek gidaturiko kolonialistek zapaldu eta Bornu erreinu handia estatu kolonizatzaileen artean banatu zen: Frantzia (Niger, Txad), Ingalaterra (Nigeria) eta Alemania (Kamerun).
Gaur egun, Bornu Nigeriako estatua da. 116.400 km2 eta 5.025.000 biztanle (1984) ditu. Hiriburua, berriz, Maiduguri da. Artoa, kakahueteak eta kotoia dira lehengai nagusiak.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-10-10 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.