Bilboko Unibertsitatea
Bilboko Unibertsitate Autonomoa Bizkaiko hiriburuko unibertsitate publikoa izan zen.
Bilboko Unibertsitatea | |
---|---|
Datuak | |
Mota | Unibertsitate publikoa |
Herrialdea | Espainia |
Agintea | |
Errektorea | Juan Etxebarria Gangoiti, Vicente Lozano López, Justo Pastor Rupérez eta Ramón Martín Mateo |
Osatuta | |
Historia | |
Sorrera | 1968ko ekainaren 6a |
Ondorengoak | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Desagerpena | 1980ko otsailaren 25a |
Historia
aldatu1968an sortua, hurrengo fakultateek osatzen zuten unibertsitatea: Sarriko-ko Zientzia Ekonomiko eta Enpresarialen fakultatea (1955), Medikuntzako fakultatea (1968) eta Zientzia fakultatea (1968).
Ekainaren 6ko 5/1968 Lege Dekretua, unibertsitate-birmoldaketarako premiazko neurrien ingurukoa, hiri ezberdinetan agertzen hasia zen hezkuntza-eskaerei erantzuteko modu bat izan zen, bai eta hezkuntzaren masifikazioari erantzuteko modua ere. Testuinguru honetan, 1970. urtean Hezkuntzaren Lege Orokorra onetsiko da, Bartzelonan, Bilbon zein Madrilen unibertsitate berriak sortzeko aukera emango duena.[1] Bilboko Unibertsitatearen hasierako urteetan Ekonomia eta Zientzia zein Medikuntza fakultateari hasiera eman zen, betiere oraindik berezko barrutirik gabe eta Juan Etxebarria Gangoiti edukirik lehen errektore modura.
1970ean Leioan eraikitze-lanak hasi ziren eta Hezkuntzaren Lege Orokorraren bitartez, 1972an, lehen aditu-eskolak sortuko dira, bai eta unibertsitate bakoitza bere lurraldeko barruti propioa eskuratzeko ere.[2] Hala, garai hartan sorturiko Arte Ederretako Goi Eskola, adibidez, Bilboko Unibertsitatera esleitua izango da, bai eta jada aipaturiko Ingeniarien Eskola ere.
Azkenean, 1980. urteko otsailaren 25ean, Bilboko Unibertsitatea Euskal Herriko Unibertsitate bilakatu zen, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate-sistema publikoa izango dena.
Bilboko Unibertsitate Autonomoko errektoreak (1968-1980)
aldatu- Juan Etxebarria Gangoiti (1968-1969)[3]
- Vicente Lozano López (1969-1973)[4]
- Justo Pastor Rupérez (1973-1976)[5]
- Ramón Martín Mateo (1976-1979)[6]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Ekainaren 6ko 5/1968 Lege Dekretua, unibertsitate-bermoldaketarako premiazko neurrien ingurukoa.
- ↑ (Gaztelaniaz) «La UPV/EHU celebra el 50 aniversario de la creación de la Universidad de Bilbao» Estrategi Empresarial.
- ↑ «Echevarría Gangoiti, Juan - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).
- ↑ «Bilbaopedia - Vicente Lozano López» www.bilbaopedia.info (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).
- ↑ «Bilbaopedia - Justo Pastor Rupérez» www.bilbaopedia.info (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).
- ↑ «Bilbaopedia - Universidad Autónoma de Bilbao» www.bilbaopedia.info (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).
Kanpo estekak
aldatu