[go: up one dir, main page]

Bernardo Bertolucci (Parma, 1941eko martxoaren 16Erroma, 2018ko azaroaren 26) italiar idazle eta zinema zuzendaria izan zen. Bere bizitzako zenbait gai (gurasoekiko maitasuna, haurtzaroa) eta obsesio pertsonalak oinarri dituen estilo berezia moldatu zuen; bertan erromantizismoa, kritika soziala, opera eta nouvelle vague frantsesaren izpiritua biltzen dira.[1] Marxistatzat jotzen zuen bere burua.

Bernardo Bertolucci

(2011)
Ahotsa

Epaimahaiko presidentea Cannesko Zinemaldian

1990 - 1990
Wim Wenders - Roman Polański
Bizitza
JaiotzaParma1941eko martxoaren 16a
Herrialdea Italia
 Italiako Erresuma  (1941eko martxoaren 16a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  2018ko azaroaren 22a)
BizilekuaParma
HeriotzaErroma2018ko azaroaren 22a (77 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: birikako minbizia
Familia
AitaAttilio Bertolucci
Ezkontidea(k)Adriana Asti
Maria Paola Maino  (1967 -  1972)
Clare Peploe  (1979 -  2018ko azaroaren 26a)
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaErromako La Sapienza Unibertsitatea
Hizkuntzakitaliera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria, zinema ekoizlea, zinema aktorea, film-muntatzailea, poeta, antzerkigilea, zinema gidoilaria, errealizadorea eta autorea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaateoa

IMDB: nm0000934 Allocine: 633 Rottentomatoes: celebrity/bernardo_bertolucci Allmovie: p81701 TCM: 15346 Metacritic: person/bernardo-bertolucci TV.com: people/bernardo-bertolucci
Musicbrainz: 5799333b-13fc-41e3-b330-3d82a6844283 Discogs: 1549141 Edit the value on Wikidata

Gidoilari eta zuzendari, 1970eko hamarkadan egin zituen filmek egin zuten ezagun (Il Conformista, Last Tango in Paris, Novecento), eta arrakasta komertzial handia eskuratu zuen 1987an zuzendutako The Last Emperor, Txinako azken enperadorearen biografia lanarekin. Film horrekin bederatzi Oscar sari irabazi zituen 1988an.zuzendari onenarena barne.[2][3]

Bizitza

aldatu

Attilio Bertolucci poeta eta zinema kritikariaren eta Ninetta Giovanardi irakaslearen semea, txikitatik heldu zion poesiari, eta hainbat lan argitaratu zituen Erromako Unibertsitatean ikasketak egiten ari zela. Haren anaia Giusepperekin batera hasi zen zineman murgiltzen: kamera txiki bat eskuetan, inguruko kontuak grabatzen aritzen ziren bi anaiak; harik eta, aitaren laguna zen Pier Paolo Pasolini italiar zinemagile ospetsuaren bultzadari esker, industrian sartzea lortu zuen arte. Pasoliniren laguntzailea izan zen Accatone (1961) filmean, 20 urte zituela. Handik urtebetera ekoitzi zuen bere lehen lana: La commare secca. Erromako aldirietako bizitza deskribatzen zuen pelikulak, baina oharkabean pasatu zen.[4]

Aita eta Pasolini, biak izan zituen eredu; eta, ideologikoki ere eragin zuten zinemagile gaztearengan, marxismoaren gertukoak baitziren biak. 1969an hasi zen Italiako Alderdi Komunistarekin harremanetan; 1968ko maiatzeko gertakarien ondoren. Parisen bertan bizi izan zuen 1968ko maiatza Bertoluccik, eta han bizi izandakoak bizitza osorako aztarna utzi ziola aitortu zuen behin baino gehiagotan.[4]

1970eko hamarkadan ekoitzitako pelikulekin lortu zuen arrakasta: La strategia del ragno eta Il Conformista lanekin. Musoliniren erregimen faxistan kokatutako istorioa kontatzen du azken lan horrek, eta Oscar Sarietarako izendatuta egon zen, gidoiagatik. Nolanahi ere, ondoren ekoitzitako filmek izan zuten oihartzunak handitu zuten zinemagilearen itzala.[4]

 
Bernardo Beertolucci (1971).

Estreinatu zutenetik polemikari lotuta egon zen Last Tango in Paris (1972), zuen erotismoagatik. Estreinatu eta jarraian filma zentsuratu zuten Italian, eta bi hilabeteko espetxe zigorra ere ezarri zioten zuzendariari, “lizunkeria” leporatuta. Are, bost urtez, boto eskubidea kendu zioten. Italian ez eze, beste hainbat herrialdetan ere debekaturik egon zen Last Tango In Paris: frankismoaren menpe zeuden Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroa Garaian, kasurako. Ipar Euskal Herriko zinemetara jo zuten askok lana ikustera.[4]

Zentsura ez zen izan pelikularen arazo bakarra, bortxaketaren itzala ere izan baitzuen filmak. Marlon Brando aktore eta pertsonaia nagusiak Maria Schneider bortxatu zuen filmean, zuzenean, eta Bertolucciren onespenarekin egin zuela azaldu zuen Schneiderrek, gerora.[2] Orduan, inork ez zuen emakumearen akusazioa sinistu, baina kasua berriz azaldu zen jendaurrera 2016an. Bertoluccik aitortu zuenez: “Ez nuen nahi Schneiderrek umiliatze momentu hori antzeztea, zuzenean sentitzea nahi nuen”. Schneider hil eta bost urtera onartu zuen bortxatzea zinemagileak, baina ez zuen damu izpirik agertu. “Errudun sentitzen naiz, baina ez naiz damutzen”.[4]

Gertatutakoak gertatuta ere, garaiko zinemagintzaren ikurra izan zen pelikula eta, Oscar Sarietan, zuzendaririk onenaren saria jasotzeko hautagaia izan zen Bertolucci. Arrakastaz beterik zegoela ondu zuen bere ibilbideko egitasmorik handiena: Novecento (1976). Robert de Niro, Donald Sutherland, Gerard Depardieu eta Burt Lancaster aktore ezagunek parte hartu zuten filmean. XX. mendeko lehen hamarkaden historia du ardatz; zehazki, Italiako faxismoaren hastapenetik, erregimenaren erorketara bitarteko aldia kontatu zuen zinemagileak, 314 minutuko iraupena duen filmean. Komunismo italiarrari gorazarre egitea leporatu zioten Bertolucciri, eta filma zabaltzeko arazoak izan zituen horregatik.[4]

 
The Last Emperor filmeko Hiri debekatua.

Nahiko oharkabean igaro ziren La luna (1979) eta La tragedia di un uomo ridicolo (1981), baina 1987an indartsu bueltatu zen pantaila handira. The Last Emperor-en Pu Yi Txinako azken enperadorearen bizitza kontatu zuen, eta arrakasta handia izan zuen, bederatzi Oscar sari irabazteraino —besteak beste, film eta zuzendari onenarenak—. Handik aurrera, film komertzialak —Little Buddha (1993)—, eta pertsonalagoak —O ballo da sola (1996), Besieged (1998)—, tartekatu zituen.

2003an gauzatu zuen 1968ko maiatzari buruzko The Dreamers filma. Matthew trukaketako ikasle gisa Parisen bizi den gazte estatubatuarra da. Bertan Isabelle eta Theo ezagutzen ditu, Pariseko zinematekara maiz joaten diren anai-arrebak. Askotan ikusi ditu baina haiekin soilik hitz egiten hasiko da Zinematekan Pariseko Maiatzarekin lotutako manifestaldia antolatzen dutenean. Matthewk bere hotela utzi eta haiekin bizitzera joango da, gurasoek egun batzuetarako etxean bakarrik utzi baitituzte anai-arrebak. Etxe horretan jakingo du anai-arrebak siamdarrak izan zirela jaiotzean eta elkarrekin film klasikoetako zenbait eszena birsortzera jolasten dute. Ideia politiko, kultural eta sozialei buruz eztabaidatuko dute, euren iritzi ezberdinak eta kontraesanak azaleratuz. Bertolucci bere gaztarora, 68ko Maiatzera, itzuli zen eta goraipamenik onenak jaso zituen.[5]

Novecento-ren hirugarren atala filmatzeko aukera aztertzen ari zela sortu zitzaion film hori egiteko ideia; Bertoluccik adierazi zuen 1968ko gertakariei buruzko ezagutza eskasa zegoela, eta hutsune hori bete nahi zuela filmarekin. 2012an azkeneko filma egin zuen: Io e Te. 2018an hil zen, 77 urte zituela, gaixotasun luze baten ondorioz.[4]

Zuzendutako filmen aktoreak, ekoizlea eta izenburuak

aldatu

Taula honetan ikus daitezke filmaren bi aktore, enpresa ekoizlea eta beste izenburuak beste hizkuntza batera itzuli bada (gaztelania, frantsesa, euskara, katalana edo galiziera):

Urtea Filma Antzezleak Ekoizlea Hizkuntzak
1962 La commare secca Gabriella Giorgelli, Carlotta Barilli Cineriz frantsesez: Les Recrues
1964 Before the Revolution -Prima della rivoluzione Adriana Asti, Francesco Barilli -- gaztelaniaz: Antes de la revolución frantsesez: Prima della rivoluzione
1966 Il Canale
1967 La via del petrolio Nino Castelnuovo, Riccardo Cucciolla RAI
1968 Partner Pierre Clémenti, Stefania Sandrelli --
1969 Love and Anger - Amore e rabbia

"il Fico Infruttuoso" atala

Marco Bellocchio, Julian Beck -- gaztelaniaz: Amor y rabia frantsesez: Amore e rabbia katalanez: Amore e rabbia galizieraz: Amor e rabia
1970 The Spider's Stratagem - La Strategia del ragno Giulio Brogi, Alida Valli -- gaztelaniaz: La estrategia de la araña frantsesez: La Stratégie de l'araignée
1970 The Conformist - Il Conformista Jean-Louis Trintignant, Stefania Sandrelli -- gaztelaniaz: El conformista frantsesez: Le Conformiste katalanez: Il conformista
1972 Last Tango in Paris - Ultimo tango a Parigi Marlon Brando, Maria Schneider Produzioni Europee Associati gaztelaniaz: El último tango en París frantsesez: Le Dernier Tango à Paris katalanez: L'últim tango a París
1976 1900 (Part Two) edo Novecento -- --
1976 1900 (Part One)

edo Novecento

-- --
1976 1900 Robert De Niro, Gérard Depardieu Paramount Pictures gaztelaniaz: Novecento euskaraz: «Novecento» katalanez: Novecento
1979 La Luna Jill Clayburgh, Matthew Barry -- gaztelaniaz: La luna (película de 1979) frantsesez: La luna katalanez: La lluna galizieraz: A Lúa
1981 Tragedy of a Ridiculous Man - La Tragedia di un uomo ridicolo Ugo Tognazzi, Anouk Aimée -- gaztelaniaz: La tragedia de un hombre ridículo frantsesez: La Tragédie d'un homme ridicule katalanez: La tragedia di un uomo ridicolo
1984 Farewell to Enrico Berlinguer -- Unitelefilm gaztelaniaz: L'addio a Enrico Berlinguer frantsesez: L'addio a Enrico Berlinguer katalanez: L'addio a Enrico Berlinguer
1987 The Last Emperor John Lone, Joan Chen Recorded Picture Company gaztelaniaz: El último emperador frantsesez: Le Dernier Empereur katalanez: L'últim emperador galizieraz: O derradeiro emperador
1989 12 registi per 12 città -- -- gaztelaniaz: 12 directores para 12 ciudades frantsesez: Dodici registi per dodici città
1990 The Sheltering Sky Debra Winger, John Malkovich Recorded Picture Company frantsesez: Un thé au Sahara
1993 Little Buddha Keanu Reeves, Ying Ruocheng -- gaztelaniaz: Pequeño Buda katalanez: El petit buda
1996 Stealing Beauty Liv Tyler, Jeremy Irons Searchlight Pictures gaztelaniaz: Belleza robada frantsesez: Beauté volée katalanez: Bellesa robada
1998 Besieged Thandiwe Newton, David Thewlis -- gaztelaniaz: Pasión frantsesez: Shandurai euskaraz: «L'assedio»
1998 L'assedio
2002 Histoire d'eaux -- --
2002 Ten Minutes Older: The Cello Valeria Bruni-Tedeschi, Chiara Mastalli --
2003 The Dreamers Michael Pitt, Eva Green Recorded Picture Company gaztelaniaz: Soñadores frantsesez: Innocents: The Dreamers katalanez: Els somiadors
2012 Me and You - Io e te Jacopo Olmo Antinori, Sonia Bergamasco Medusa Film gaztelaniaz: Tú y yo frantsesez: Moi et toi euskaraz: «Io e Te (filma)»

Gidoilari eta ekoizle

aldatu
Urtea Izenburua Kredituetan Oharrak
Zuzendaria Gidoigilea Ekoizlea
1962 La Commare Secca Bai Bai Ez
1964 Before the RevolutionPrima della rivoluzione Bai Bai Ez
1967 How to Win a Billion... and Get Away with It Ez Bai Ez
1968 Partner Bai Bai Ez Nominatua - Golden Lion
Once Upon a Time in the West Ez Bai Ez
1969 Amore e Rabbia Bai Bai Ez Zatia: Agonia
Nominatua - Golden Bear
1970 The Conformist Bai Bai Ez Nominatua - Academy Award for Best Adapted Screenplay
Nominatua - Golden Bear
The Spider's Stratagem Bai Bai Ez
1972 Last Tango in ParisUltimo tango a Parigi Bai Bai Ez Nominatua - Academy Award for Best Director
Nominatua - Directors Guild of America Award for Outstanding Directing
Nominatua - Golden Globe Award for Best Director
1976 1900

(edo Novecento)

Bai Bai Ez
1979 La Luna Bai Bai Ez
1981 Tragedy of a Ridiculous Man Bai Bai Ez Nominatua - Palme d'Or
1987 The Last Emperor Bai Bai Ez Academy Award for Best Director
Academy Award for Best Adapted Screenplay
BAFTA Award for Best Film
César Award for Best Foreign Film
David di Donatello for Best Director
David di Donatello for Best Screenplay
Directors Guild of America Award for Outstanding Directing
Golden Globe Award for Best Director
Golden Globe Award for Best Screenplay
Nominatua - BAFTA Award for Best Direction
1990 The Sheltering Sky Bai Bai Ez Nominatua - Golden Globe Award for Best Director
1993 Little Buddha Bai Bai Ez
1996 Stealing Beauty Bai Bai Ez Nominatua - David di Donatello for Best Director
Nominatua - Palme d'Or
1998 BesiegedL'assedio Bai Bai Ez Nominatua - David di Donatello for Best Director
2001 The Triumph of Love Ez Bai Bai
2002 Ten Minutes Older: The Cello Bai Bai Ez Zatia: Histoire d'eaux
2003 The Dreamers Bai Ez Ez
2012 Me and YouIo e te Bai Bai Ez Nominatua - David di Donatello for Best Film
Nominatua - David di Donatello for Best Director
Nominatua - David di Donatello for Best Screenplay
2021 The Echo Chamber Ez Bai Bai

Dokumentalak

Urtea Izenburua Kredituetan Oharrak
Zuzendaria Gidoigilea
1966 Il canale Bai Bai Dokumental laburra
1971 La salute è malata Bai Ez
1984 L'addio a Enrico Berlinguer Bai Bai
1989 12 registi per 12 città Bai Ez Zatia: Bologna

Erreferentziak

aldatu
  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2. a b Lizarralde, Mikel. (2018-11-28). «Bernardo Bertolucci hil da» Berria (Noiz kontsultatua: 2024-05-26).
  3. The Last Emperor. sansebastianfestival.com (Noiz kontsultatua: 2018-11-27).
  4. a b c d e f g Larrabe Arnaiz, Ainhoa. Bortxaren itzala duen ikurra. Berria egunkaria, 2018ko azaroak 27, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2018-11-27).
  5. «Soñadores - Bertolucci in memoriam - Nafarroako Filmoteka» www.filmotecanavarra.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-26).

Bibliografia

aldatu
  • Paolo Di Paolo; Aa.Vv.; Bianco e Nero vol. 593 Monografico su Bernardo Bertolucci; Centro Sperimentale di Cinematografia, Edizioni Sabinae, 2019; ISBN 978-88-986-2391-4
  • Stefano Socci, Bernardo Bertolucci, Il Castoro Cinema n. 174, Editrice Il Castoro, 2003, ISBN 9788880334651
  • Giancarlo Alviani, Un'aspirina e un caffè con Bernardo Bertolucci. Regista e attori si raccontano, Mimesis Edizioni, 2015, ISBN 978-88-575-2606-5

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu