[go: up one dir, main page]

Bateria perkusiozko musika-tresna multzo bat da, oro har pertsona bakar batek jotzen duena. Rock, pop eta jazz estiloetan oso erabilia da XX. mendeko azken hamarkadez geroztik.

Bateria (musika)
perkusio instrumentua eta sets of double-skin cylindrical drums with single playing heads (en) Itzuli
Identifikazioa
Hornbostel-Sachs sailkapena211.212.21

Bateria hainbat musika estilotan erabili ohi den perkusiozko musika-tresna multzoa da.

Bateria perkusiozko musika-tresna multzoa izan arren, pertsona bakarrak jotzen du. Bateria-jotzailea bateria jotzen duen pertsona da.

Historia

aldatu

Perkusiozko instrumentuak, haize eta harmonikoekin batera, instrumentu zaharrenak kontsideratzen dira. Bateriaren jatorria Estatu Batuetan dago; hain zuzen ere, XIX.mendearen amaieran. 1890. urtean banaka jotzen ziren batzuk musika-tresnen lotura egin zen Jazz giroko kaleetan: kaxa, dunbala eta txindatak, Europako musikak ospetsu bihurtuak, baina jatorri Turkiar eta Txinatarra.

XIX. mendean, gero eta bateria handiagoak erabiltzen hasi ziren erromantizismo garaiko musikariak, eta instrumentu hauek, XX. mendean, cakewalk eta jazz-eko hainbat perkusio-jotzaileek erabili zituzten.

Lehen Mundu Gerraren ostean, galera ekonomiko eta sozial handiak izan ziren, eta goi burgesia gogor jo zuen. Burgesiak, orkestra pribatuen jabe zenez, kalte nabarmenak jasan zituen. Hala, hainbat musikari kaleratu behar izan zituzten, eta, ondorioz, perkusio-jotzaileek hainbat instrumentu batera jotzen ikasi zuten. Beraz, aurretik hainbat pertsonen artean jotzen zena (hiruzpalau lagunen artean), une hartatik aurrera, bakoitza perkusiozko musika-tresna baten arduraduna zen.

Wilborm F. Ludwig-ek, 1910ean dunbal pedala asmatu zuenean (lehenik egurrezkoa eta ondoren altzairuzkoa), ia perkusio instrumentu guztiak pertsona bakar batek jo zitzakeen.

Bateriaren osaketa

aldatu

Bateria, normalean egurrezkoak diren danbor multzo batez osatuta dago, plastikotik eratorritako material batez egindako bi mintzez (partxe) osatuta daudenak, eta, danborraren arabera, mintz mota bat edo bestea erabiltzen da. Oso mintz oinarrizkoetatik hasi eta konplexuenetaraino, oinarrizko plastiko baten geruza batez osatuta dago soinua gorde eta dirdira bat sortzen duen olioarekin eta latexetik eratorritako material batez egindako kolpekatze-sekzioarekin. Danborra bi mintzez osatuta dago: bata kolpezkoa (gainaldean) eta bestea durunditsua (azpialdean). Danbor horiek diametroa alda dezakete tonuari eta sakontasunari eraginez, horrela, durundi-mintzaren gaineko sentikortasuna aldatuz.

Gainera, bateriarekin batera, noizean behin, nolabaiteko musika eta bateriaren gustua duen soinu bat sortzen duen edozein objektu ere egon ohi da: ezinbesteko platertxoak eta nahiko ohikoak diren beste osagarri batzuk (zintzarria, panderetak, egurrezko blokeak, besteak beste). Bateria, afinazio-giltza batekin eta mintza tenkatzen duten afinazio-bernoen sistemarekin afinatu daiteke. Mintza zenbat eta gehiago tenkatu, soinua orduan eta zorrotzagoa da.

Bateriaren atalak

aldatu
  • Dunbala: Oro har, oinarekin maneiatzen da, mataza bat duen pedal baten bidez. Pedal bikoitz batekin ere maneiatu daiteke, bi oinak erabiliz. Normalean, bigarren mailua aktibatzen duen sistema kardaniko baten bidez konektatzen dira eta, sistema ezberdinak daude: hala nola, orpoarekin zein oin puntarekin aktiba daitezkeenak. Sistema mekaniko honek, bi ardatz ez koaxial lotzeko aukera ematen du. Dunbalak multzo osoko ahotsik larriena eta indartsuena du, eta, horregatik, oinarrizko zimendu-funtzioa betetzen du interpretazioan.
  • Kaxa: Beste danbor batzuek ez bezala, kaxak alanbre multzo bat du, erresonantzia-mintzarekin kontaktuan jarrita, sinpatiaz bere bibrazioa eta kutxaren burrunbako soinu bereizgarria sortzen dituena. Bere funtzioa konpasak markatzea da, baina horrek ez du eragozten libreki erabiltzea, martxa edota gorabeherak aldatuz.
  • Txindatak: Txindatak sor ditzaketen efektuen arabera izen desberdinak hartzen dituzte. Crash, Ride eta Splash dira ohikoenak.
    • Crash: Musika pasarteetan enfasia emateko eta erritmo batzuetarako erabiltzen da.
    • Ride: Askotan erritmoa eramateko erabiltzen dira beste txindata batzuen ordez.
    • Splash: Efektu berezietarako erabiltzen dira, normalean soinu-intentsitate gutxiko pasarteetan.
  • Baketak: Bateria jotzeko bi baketa erabiltzen ditu bateria-jotzaileak. Baketaren ezaugarrien arabera soinu-efektu desberdinak lortzen dira. Materialari dagokionez, zurezkoak, zuntzezkoak zein aluminiozkoak izan ohi dira. Baketaren lodiera, luzeraren arabera mota desberdinak daude eta, puntaren forma (intxaur formakoa, obalatua,...) zein materiala ere (zura edo nylona) kontuan hartu behar dira. Azkenik, pisua ere aldagai garrantzitsua da; lortu nahi den intentsitatea, zehaztasuna edo tonuan eragina duelako. Baketez gain, perkusio klasikoko mazoak ere erabiltzen dira, nahiz eta ez diren ohikoenak.
  • Pedalak: Pedalak oinekin bateriaren hainbat elementu kontrolatzeko erabiltzen dira, hala nola, bateriaren dunbala.

Kanpo estekak

aldatu