Barbara Balzerani
Barbara Balzerani (1949ko urtarrilaren 16a – 2024ko martxoaren 4a) Brigada Gorriak talde armatu komunistako buruzagia eta idazlea izan zen.[1]
Barbara Balzerani | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Colleferro, 1949ko urtarrilaren 16a |
Herrialdea | Italia |
Heriotza | Erroma, 2024ko martxoaren 4a (75 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | militante politikoa, idazlea eta terrorista |
Kidetza | Brigada Gorriak |
Genero artistikoa | saiakera |
Bizitza
aldatuBarbara Balzerani Colleferron jaio zen, Erroman (Italia), 1949ko urtarrilaren 16an. 2024ko martxoaren 4an hil zen, 75 urte zituela.[2]
Ibilbide politikoa
aldatu1970eko hamarkadan, Balzerani Brigada Gorrien buru bihurtu zen Erroman. Zenbait atentatutan parte hartu zuen, hala nola Girolamo Minervinirenean eta Aldo Mororen eskoltaren hilketan 1978. urtean. Mario Moretti buruzagi nazionala atxilotu ondoren (1981), arrakastarik gabe saiatu zen erakundearen banaketa ekiditen, eta "Brigate Rosse - Partito Comunista Combattente" ren lider bihurtu zen; Giovanni Senzani, berriz, "BR - Partito Guerriglia" ren buru izan zen.
Balzerani izan zen 1985ean atxilotu zuten Brigada Gorrien azken lider historikoetako bat. Espetxetik, Florentziako alkate ohia, Lando Conti, hiltzearen erantzukizuna eskatu zuen. Betiko kartzela-zigorra ezarri zioten, baina 2006ko abenduaren 12an indultatua izan zen.[3] Askatasun osoa izan zuen 2011n.
Idazlea
aldatuBalzeranik lau liburu idatzi zituen:
- Compagna luna (1998).
- La sirena delle cinque (2003).
- Perché io, perché non tu (2009).
- B eta Cronaca di un'attesa (2011).
Erreferentziak
aldatu- ↑ «"Iraultzaileon porrot nagusia ez da materiala izan, mentala baizik"» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-03-05).
- ↑ (Italieraz) «Morta a Roma l'ex Br Barbara Balzerani» Agenzia ANSA 2024-03-04.
- ↑ «Libertà condizionata per la Br Balzerani» Il Corriere della Sera archive (Il Corriere della Sera).