[go: up one dir, main page]

Azken glaziazioa, Pleistozenoren amaieran, duela 110.000 eta 10.000 urte artean izandako azken glaziazioa izan zen, egungo Laugarren Aroko glaziazioaren barnean gertatutakoa[1]

Azken izotzaldiaren irudi artistikoa, Thomas J. Crowleyren Ice age terrestrial carbon changes revisited (Global Biogeochemical Cycles, 9. Lib., 1995, 377–389. orrialdeetan oinarrituta

Denboraldi luze honetan, izotzaren aurreratze eta atzeratzeak iraunkorrak izan dira, aurreratze handiena duela 18.000 urte gertatutakoa. Nahiz eta klimaren aldaketa bat izan, mugimenduak ezberdinak izan ziren eskualde eta kontinenteka. Hori zela eta izen ezberdinak hartu ditu geografiaren arabera: Fraser (Ipar Amerikako Ozeano Bareko mendilerroan), Pinedale edo Wisconsinar (erdialdeko Ipar Amerikan), Devonsiar (Britainiar Uharteetan), Midlandiar (Irlandan), Würm (Alpeetan), Mérida (Venezuelan), Weichseliar (Eskandinavian eta iparraldeko Europan), Vistuliar (ipar-erdialdeko Europan), Valdai (ekialdeko Europan), Zyryanka (Siberian), Llanquihue (Txilen) eta Otira (Zeelanda Berrian).

Arkeologiaren ikuspegitik, Paleolitiko eta Mesolitiko artean gertatu zen.

Batzutan, hizkera arruntean, Azken Izotz Aroa deitu diote baina teknikoki Izotz Aro bat izateko denbora luzea behar da eta egun oraindik Azken Izotz Aroan gaudela esan dezakegu.

Erreferentziak

aldatu
  1. Lee Clayton, John W. Attig, David M. Mickelson, Mark D. Johnson eta Kent M. Syverson. Glaciation of Wisconsin. Wisconsingo Unibertsitateko Geologia Atala.


Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.