Avatar (filma)
- Artikulu hau 2009ko filmari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Avatar (argipena)».
Avatar 2009an James Cameron zuzendariak idatzi, ekoitzi eta zuzendutako zientzia-fikziozko film estatubatuarra da. Antzezle nagusiak Sam Worthington, Zoe Saldana, Sigourney Weaver, Stephen Lang eta Michelle Rodriguez dira.
2022an Avatar: The Way of Water jarraipena izan zuen.
Argumentua
aldatuGertaera guztiak Pandoran gertatzen dira, 2150. urtean, Polifemo lurraren ilargi batean. Bertan na’vi izeneko gizakien itxurako izakiak daude: oso luzeak dira eta beren gizartea klanetan antolatuta dago. unobtainium minerala estaltzen duen zuhaitz erraldoi baten inguruan bizi dira: mineral hori oso preziatua da, Lurreko arazo energetikoen konponbidea izan bailiteke.
Jake Sully, paraplegiko geratutako marine bat, hautatua da Avatar programan parte hartzeko: zientzilarien burua na’vi gorputz artifizial batzuetara garraiatzeko proiektu bat da, bertakoekiko komunikazioa errazteko. Haiei buruzko informazioa lortu behar du, zuhaitzaren azpiko mineralaz errazago jabe daitezen; bestela, armadaren indarraz baliatu beharko dira, na’vi-ak zuhaitz haren ingurutik kanporatzeko.
Hasiera batean, Jakek oso ondo bete du bere lana, baina Neytiri-z, na'vi eme batez, maiteminduta eta na'viek ez diotela beren lurrari uko egin nahi ikusita, zeinen alde dagoen erabaki behar du.
Aktoreak
aldatuGizakiak
aldatu- Sam Worthington (Jake Sully soldadua)
- Sigourney Weaver (Grace Augustine doktorea)
- Michelle Rodriguez (Trudy Chacón)
- Stephen Lang (Miles Quaritch koronela)
- Dileep Rao (Max Patel doktorea)
Na'viak
aldatu- Zoe Saldana (Neytiri)
- C. C. H. Pounder (Mo'at)
- Laz Alonso (Tsu'tey)
- Wes Studi (Eytucan)
Aurreikuspen bideoa
aldatuErreferentziak
aldatuIkus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- Avatar filmaren webgunea ofiziala (Ingelesez)
- Avatar filma IMDB webgunean (Ingelesez)