Aurkezpen geruza
Aplikazio geruza | DNS, FTP, HTTP, HTTPS, IMAP, IRC, NFS, NNTP, NTP, POP3, SMB/CIFS, SMTP, SNMP, SSH, Telnet, SIP, gehiago |
Aurkezpen geruza | ASN.1, MIME, SSL/TLS, XML, gehiago |
Saio geruza | NetBIOS, gehiago |
Garraio geruza | SCTP, SPX, TCP, UDP, gehiago |
Sare geruza | AppleTalk, IP, IPX, NetBEUI, X.25, gehiago |
Lotura geruza | ATM, Ethernet, Frame Relay, HDLC, PPP, Token Ring, Wi-Fi, STP, gehiago |
Geruza fisikoa | Kable ardazkide, Zuntz optiko, Pare kordatu, Mikrouhin-sarea, Irrati bidezko sarea, RS-232, gehiago |
*OSI ereduaren arabera |
Aurkezpen-maila OSI ereduko 6.geruza da, saio- eta aplikazio-mailen artean kokatua. Aurkezpen-maila informazioa egokitzeaz arduratzen da, transmitituko datuen sintaxiaz (informazioa nola idatzi eta nola jarri behar den aurrez definitutako arau batzuen arabera ) eta semantikaz (informazioaren esanahia) arduratzen da, gehien bat. Hau da, informazioaren errepresentazioaz arduratzen da. Igorleak eta hartzaileak irudien, soinuen, zein karaktereen barne adierazpide (ASCII, Unicode, EBCDIC..) desberdinetan lan egin arren, informazio trukaketa ahalbidetzea da komunikazio geruza honen eginkizunik handiena.
Geruza honek datu egitura abstraktuak maneiatu eta interpretatzeko moduan uzten ditu aplikazio mailari. Honela datuak zifratzea eta konprimatzea ahalbidetzen du. Azpiko gainerako mailek berriz, bitak alde batetik bestera modu fidagarrian eramatea besterik ez dute helburu. Aurkezpen-mailak aplikazioen artean elkar trukatuko diren datuen formatua definitzen du eta programei datu-bihurketa zerbitzua eskaintzen die.
Hona adibide praktikoak ulerterrazagoa egiteko:
- Fitxategi-sistema desberdinak bihurtu: “NTFS --> Ext2” ; “FAT --> Ext3”
- Datu-adierazpide desberdinen arteko itzulpenak: ASCII --> UNICODE
- Konprimitu / deskonprimitu: “zip” motatik –> “rar” motara
Zerbitzuak
aldatuLaburbilduz aurkezpen-mailak aplikazio-mailari eskaintzen dizkion zerbitzuak:
- Datuak formateatu
- Sintaxia aukeratu
- Sintaxia itzuli
- Datuak zifratu / deszifratu, konprimitu / deskonprimitu
Laburbilduz geruza honen eginkizunak:
- Saio baten irekitzea, itxiera eta inplementazioa (saioa martxan jartzeko lanak burutu)
- Formatu-bihurketa
- Zifratu / deszifratu (beharrezkoa bada)
- Konprimitu / deskonprimitu (beharrezkoa bada)
- Fluxuaren kontrola
- Erroreen kontrola
Erreferentziak
aldatu- Andrew S. Tanenbaum, Konputagailu-sareak (3. ed 2002), EHU ed.
- Andrew S. Tanenbaum, Computer Networks (4. ed 2003), Prentice Hall.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatuTelekomunikazio Hiztegia: www.telekomunikaziohiztegia.org