[go: up one dir, main page]

Arkimedesen torlojua

Ura edo material pikortsuak, hauts-itxurakoak edo oretsuak toki batetik toki garaiago batera igoarazteko makina. Barnealdean xafla helikoidal bat edo torloju amaigabe bat duen hodi bat da.

Arkimedesen torlojua, ura, irina edo laboreak igotzeko erabiltzen den makina grabimetriko bat da. K.a. III. mendean asmatu zuen Arkimedesek, honen izena jasotzen duelarik, Egipton jada erabiltzen zela dioten hipotesiak badauden arren. Plano okertu batean kokatutako zilindro huts batean mugiarazten den torloju batean oinarritzen da, bira aradatzaren azpitik kokatutako ura igotzea ahalbidetzen duena. Asmatu izan zenetik egundaino, fluidoen ponpaketarako erabili izan da. Amaigabeko torlojua ere deitu izan zaio, bere infinitoko zirkuituagatik.

Arkimedesen torlojua
Arkimedesen torlojua

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu