Antso I.a Portugalgoa
Antso I.a Portugalgoa Populatzailea[1] (Coimbra, 1154ko azaroaren 11 - Coimbra, 1211ko martxoaren 26a) 1185-1211 bitartean Portugalgo erregea izan zen .
Bizitza
aldatu1185. urtean errege izendatu zutenean, foruez gobernatzeko eskubidea eman zien hiri batzuei (Bragança eta Viseu hiriei, besteak beste), eta lurralde zabalak eman zizkien Tenplu, Malta eta Calatravako ordenei. 1189. urtean, frisiar eta daniarren laguntzaz, Algarveko zenbait hiri konkistatu zituen. Baina musulmanek aurrera egin zuten, eta Santaremen ezkutatu behar izan zuen Antsok.
1190. urtean Leon eta Aragoiko erresumekin hitzartu zuen Gaztelakoari aurre egiteko, baina 1196an Antsoren eta Gaztelako Alfontso VIII.aren arteko hitzarmena sinatu zen, eta Leongo erresumaren aurka abiatu zen. Antsok Galiziako lurraldeak konkistatu zituenean, Alfontso VIII.ak Bragança hiria setiatu zuen (1199). 1200. urtean Portugal eta Leonen arteko bakea sinatu zuten.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Antso I.a Portugalgoa |