Adalgisa Ximenes
Adalgisa Maria Soares Ximenes (Dili, 1968ko martxoaren 13a) timortar diplomazialaria eta politikari ohia da.
Adalgisa Ximenes | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Dili, 1968ko martxoaren 13a (56 urte) | ||
Herrialdea | Ekialdeko Timor | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Fretilin |
Bizitza
aldatuDilin jaio zen eta Viquequen egin zituen lehen eta bigarren hezkuntzako ikasketak. Malangeko (Indonesia) Brawijaya unibertsitatean lizentziatu zen eta Ekialdeko Timorko Unibertsitate Nazionalean graduondoko ikasketak egin zituen. 2001ean Ekialdeko Timorko parlamentura hautatu zuten Fretilin alderdiko kide gisa, eta 2007ra arte egon zen karguan. Parlamenturako hautatua izan aurretik, CARE International erakuneko administratzaile eta, ondoren, proiektuko arduradun gisa aritu zen. Diputatu izan zen bitartean, Osasun eta Lan Batzorde Iraunkorreko presidente izan zen[1].
2009tik 2010era, Ekialdeko Timorko Haurren Eskubideen Batzorde Nazionaleko buru izan zen[2].
2016an, Ekialdeko Timorko enbaxadore izendatu zuten Hego Korean[3].
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) «Constituent Assembly winners names and parties» Back Door Newsletter on East Timor (Noiz kontsultatua: 2017-05-09).
- ↑ (Ingelesez) «Timor-Leste establishes National Commission for Children» UNICEF 2009-09-29 (Noiz kontsultatua: 2017-05-09).
- ↑ (Ingelesez) «Park formally appoints new ambassador to Japan» The Korea Times 2016-07-01 (Noiz kontsultatua: 2024-04-17).
Kanpo estekak
aldatuArtikulu hau Ekialdeko Timorko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |