[go: up one dir, main page]

API (inglelesez application programming interface - aplikazioak programatzeko interfazea) software funtzioak edo metodoak (objektuei orientatutako programazioari baderitzogu) multzoa da, beste software mailei liburutegi bezala erabiltzeko.

3D-ko bideoko APIak

aldatu

Euren helburua zera da: plataforma estandar bat eskaintzea 3Dko manipulazio-softwarea eta hardwareen arteko komunikaziorako. Horrela, software bat plataforma askotan erabili daiteke. Ezagunenak Silicon Graphics OpenGL, Apell QuickDraw 3D eta Microsoft Direct3D dira.

3D-ko soinuko APIak

aldatu

3Dko soinuan txartelak sortutako uhinei espazio-dimentsioa gehitzen zaio. Efektu hauek jatorrizko seinalearen bertsio desfasatuak nahasiz lortzen dira, ezkerreko eta eskumako irteeratik, eta horrela sakontasuna eta norabideen sentsazioak lortzen dira. Hau da inguratzaile soinua izenaz ezagutzen dena, soinu iturriak espazioan kokatzeko eta entzulearen inguruan zehar mugitzeko kapaz dena. 3Dko API ugari daude, eta estandar moduan Microsoften DirectSound 3D aukeratu da.

Azpimarratu daiteken beste teknologia Enviromental Audio edo EAX da, erreberberazio efektuak sartzen dituena, oihartzunak eta abar jokoak errealagoak egiteko.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu