Esteroide
Esteroideak ziklopentanoperhidrofenantreno molekulan oinarrituriko lipido saponifikaezinak dira. Kimikaren ikuspegitik triterpeno ziklikoak dira.
Egitura eta biosintesia
aldatuKarbonoz, hidrogenoz, oxigenoz eta nitrogenoz osatuta daude. Egitura ziklikoa dute, hau da, karbonozko lau eraztun fusionatuak dituzte. Gainera, hainbat talde funtzionalez osatuta daude. Beraz, atal hidrofilikoak (urarekin elkartzen direnak) eta hidrofoboak (ura deuseztatzen dutenak).
Esteroideak terpenoetatik ekoizten dira. Eskualeno izeneko triterpenoa da jatorrizko molekula. Hau ziklatzen denean lanosterola sortzen da, esteranoaren lau eraztunak dituena, eta hortik abiatzen da gainerako esteroide guztien sintesia.
Garrantzi biologikoa
aldatuUgaztunengan hainbat betebehar oso garrantzitsu dituzte. Esaterako:
- Erregulatzailea: Gorputzean aurkitzen diren gatz mailak eta bilisaren xurgapena kontrolatzen ditu.
- Estrukturala: Kolesterola, fosfolipidoekin batera, zelulen mintzen azala eta estruktura sortzen dute.
Sailkapena
aldatuEsteroide ezagunenak hauexek dira:
- Esterolak: Interes biologiko handien kolesterola da, zelulen mintzei erresistentzia ematen die. Fitosterolek landareetan eragiten dute, aipagarrienak ergosterola eta estigmasterola dira.
- Azido biliarrak: Azido koliko, azido desoxikoliko eta azido kinodesoxikolikoetatik datoz. Gatz mota berezi bat sortzen dute, koipeen digestioa eta xurgatze gaitasunarentzat lagungarria da.
- Hormona esteroideak
Esteroide batzuk
-
Ziklopentanofenantrenoa
-
Esterol bat: kolesterola
-
Glukokortikoide bat: Kortisola
-
Sekoesteroide bat: D3 bitamina edo kolekaltziferola
Hormona esteroideak
aldatuGiltzurrunen mintza ere osatez dute, glukogenoaren sintesia eta koipe, proteinen (kortisol) eta iraitz aparatuarentzako lagungarri dira. Giltzurrunetan dauden zelulak ere aktibatzen ditu, gatz mineralekin kontaktua dituztenekin batez ere. Emakume eta gizonezko sexu hormonetan (testosterona, estrogenoak...) eragina dute, hauen konportamendua, hazteko gaitasuna eta erreproduzitzekoa kontrolatzen baitute.
Ezaugarriak
aldatu- Kortikoide: Glukokortikoide eta mineral kortikoideak. Hainbat medizina kortikoide aktibitatearekin daude gaur egun merkatuan, prednisona, adibidez.
- Hormona arrak: testosterona eta haren inguruko androgenoak eta anabolizante androgeniko esteroideak dira. Azken hauei esteroideak deritze, bere izena errazteko.
- D bitamina eta haren deribatuak.
Hormona esteroideak hainbat propietate partekatzen dituzte:
- Kolesterolaren polimeroak dira.
- Hormona lipofilak dira, mintz plasmatikoan aske ibiltzeko gaitasuna dituztenak. Zitoplasmaren hartzaileari elkartzen dira, eta hartzaile-hormona erlazio honek ANDaren nukleo zentralean du eragina, geneak berpizten edo ADNaren ezaugarrietan eragina izaten.
Esteroide sintetikoak
aldatuEsteroideak gizonezkoen testostetoraren deribatuak dira. Izen osoa "Esteroide"(droga mota) "Anabolikoak"(prozesu baten erdian sartu)"Androgenoak"(gizonezkoen muskuluen sustaketa). Testosteronaren deribatu hauek muskuluen hazkuntza bizkortu eta gorputzeko masa handitzen dute.
Esteroide anabolikoak ahotik edo injektatu egiten dira. Atletek eta toxikomanoek ez dituzte hartzen etengabe, hilabeteko epealdi batean hasi, gero denboraldi batean utzi eta gero berriz hasi. Batzuetan,kontsumitzaileak nahastu egiten dituzte, beraien eraginkortasuna handitzeko. Hau stacking izena du.
Pertsonek esteroideak hartzen dituztenean, batez ere beraien muskuloak handitzeko da baina askotan ez dituzte droga honen ondorio sekundarioak ezagutzen. Esteroideak hartzen hasten diren pertsona askok betidanik pertsona ahulak izan direnak dira, izan ere, beti ahulenak sentitu direnez momentu bat heltzen da noiz beraien muskuluak garatu nahi dituzten eta hau modu azkarrean lortzeko, esteroideak hartzen hasten dira.
Hainbat atletek ere, errendimendu handiagoa lortzeko hauek erabiltzen dituzte nahiz eta hau ilegala izan; hori dela eta, hainbat kirolariek "antidoping" testak izan eta gero, beraien kiroletatik kanporatuak izaten dira. Honen adibide bezala, Ben Johnson edo Marion Jones dauzkagu atletismoan; hauei olimpiadetan lortutako medailak eta errekorrak kendu zizkieten. Floyd Landis ere badugu honen adibide bezala txirrindularitzan.
Eragina
aldatuEsteroideek eragin ezberdina dute pertsona bakoitzan. Hala ere, gehienetan hasieran bere eragina sexurako antsiak handitzea eta masa muskularra asko haztea da. Baina esteroideak hartzen denbora asko egonda bere eragin sekundarioak oso kaltegarriak izan daitezke gure gorputzarako eta gure izaerarako. Izan ere, honelako suplementoak hartzea, naturalki gure gorputza hauek sortzeko erabiltzen zuen organoa ez garatzea dakar.
Azken honekin batera beste hainbat arazo dakarte, gehienbat itzulezinak direnak. Horregatik, esteroideak hartzeari uzteko, erredukzio bat egitea gomendatzen da gradualki, mediku baten laguntzaz.
Arazoak
aldatuEsteroideen ondorioak ez dira beti kontsumitzailek bilatzen dutenak, hauen kontsumizioak (pastillen edo injekzioen bidez) ondorio sekundarioak dakartzate. Gizonetan eta emakumetan ez dira erreakzio berdinak suertatzen.
Gizonek honelako ondorioak jasotzen dituzte: barrabilen txikitzea, espermatozoideen produkzioaren jaitsiera, burusoilkeria, senoen garapena, eta prostatako minbizia izateko aukera gehiago. Horrela maskulinitatea murriztu dezakete.
Emakumetan berriz, hauek izaten dira: aurpegiko ilearen hazkuntza, gizonezkoek jasotzen duten bezalako burusoilkeria, hilerokoaren irregulartasuna, klitoria handitzea eta ahotsaren engrosamendua.
Helduen beste ondorio latzgarri batzuk honako hauek izan daitezke: azalak kolore horia hartzea (Ikterizia), aknearen agerpena, eskizofrenia eta kontrolik gabeko konbultsioak gorputz osoan zehar. Hauetaz gain, gibelean ere kalte handia sorrarazten du, tendoi eta muskuluetako lesioekin batera; eta arazo kardio baskular ugari eragiten dituzte esteroideek.
Droga hauek nerabe batek kontsumitsumituko balitu, honen hezurren hazkuntza geldituko zen eta nerabezaroan egoten diren aldaketak azkarrago agertuko ziren nerabeen gorputzetan.
Normala izaten da esteroideak hartzen hasten den pertsona baten portaera aldatzea, droga hauek eragin psikologiokoak baidituzte. Pertsona hauen agresibitatea gora egiten du. Hau onuragarria izan daiteke atleta baten entrenamendurako, baina gimnasiotik kanpoko biolentzia ekar dezake.
Kanpo estekak
aldatu