LIBURUKLIK EUSKARIANAN INTEGRATUKO DA ETA ATEAK ITXIKO DITU
Liburuklikek, orain arte, euskal ondare digitalaren zati bat jaso du, eta bere web-orrian gorde eta zabaldu du. 2021eko azaroan, Euskariana - Euskal Kulturaren Atari Digitala - sortu zen, eskuragarriagoa eta modernoagoa den diseinuarekin eta bere funtsen artean baliabide mota gehiago biltzen. Hortaz, Liburukliken edukia biltegi berri honetan txertatzea egokiagotzat jo da. Euskarianak kalitatezko zerbitzu publikoa eskaini nahi du, eta euskal egileek sortutako lanak, Euskadin argitaratu dena edota munduko beste edozein tokitan euskal gaiei buruz sortu den guztia bildu nahi du. Atari honetan mota guztietako material inprimatuak eta ikus-entzunezkoak aurki daitezke, hala nola, liburuak, dokumentuak, egunkariak, aldizkariak, mapak, grabatuak eta artelanak, argazkiak, kartelak, diskoak, filmak eta bestelako informazio-euskarriak. Bisita gaitzazu eta Euskariana eskain diezazukeen guztia ezagutu!